miércoles, 25 de noviembre de 2015

GRAFFITIAK: IZENGOITIEN ARTEA


Nire ustez, ``grafitti´´ -ak ez dira artelan on bat. Hala ere, hainbat pertsonek artetzat hartzen dituzte, eta hori ez da txarra, zeren eta, arte moduan hartu ahal dira, baina, ``graffiti´´ onak eta modernoak.




Librea izan behar da, hala ere, ezin duzu zuk nahi duzun lekuan egin. Adibidez, autobus batean, ba ez da oso ondo geratzen egia esanda, baina, adibidez pareta batean, ``graffiti´´ modernoa eta ondo egina ondo geratuko litzateke.




Ba dago jendea, ``graffitiak´´ egiten dakiena, pareta bat hartu eta margotzen hasten dira, lardaskeria itzela geratuko zen, eta hori udalak kentzen du, baina, modernoak eta ondo eginak daudenak eta noski, leku on batean kokatuak daudenak, nire ustez, udalak mantendu beharko lituzke. Horrek ere, hiriari kolorea ematen dio.




Iruñea oso leku bereizgarria da, haiek ez dituzte ``graffiti´´-ak onartzen, beraiek, bandalismotzat hartzen dutelako. Baina pixka bat pentsatuko balute eta ikusten balute nola geratzen den, eta ezabatzen ez ba zuten, haien hirialdea hobe geratuko zela ikusiko lukete.




Adibidez, hemen Leioan, niretzat ondo geratzen dira dauden ``graffiti´´-ak, nik udalekoa izango banintza, ``graffiti´´ hoiek ezabatu gabe utziko nituzke. Leioan, oraindik ez dituzte kentzen.

sábado, 3 de octubre de 2015

domingo, 27 de septiembre de 2015

NIRE OPORRAK

1-Eskola amaitu bezain laster:

Ekainak 23an, eskola amaitu zen. Notak eman ziguten eta arratsaldean Leioako jaiak hasten ziren.

Leioako jaietan, hainbat koadrila egoten dira herriko-jai guztietan bezala. Gure koadrila ``Storbas´´ izena zeukan.

Ekainak 23an, notak hartu eta gero etxera joan nintzen notak ustera. Arratsaldean, Leioako jaiei hasiera emateko koadrileko jaitsiera zegoen, eta koadrila batzuk zalgudiak egiten zituzten, jaitsierari kolorea emateko. Zalgudiak Leioako jaietako txapelketa bat zen.

2-Leioako Jaiak

Gure koadrilako batzuk arratsaldean, gure zalgudia amaitzera joan ginen. Hilabete bat inguru egon ginen zalgudia egiteko, eta azken erretokeak eman genituen. Amaitzerakoan, ``Burger King´´-era joan ginen jatera. Amaitzerakoan, Errekalde plazara joan ginen, hor denokin geratu ginelako.

Gure jaitsierako zenbakia 19. zen. Gure postuan jarri ginen eta jaitsiera oso ondo bukatu genuen.

Leioako jaiak 5 egun iraun zuten, eta bost egunak gelditu barik egon ginen hainbat probak egiten (Sandwitch-a, Herri kirolak, Playbak-a, Jokuak, Sokatira, Jantzi merkea...). Eta gauetan oso ondo pasatzen.

Leioako jaietako azken eguna ailegatu zen, eta sari banaketara joan ginen ``Storbas´´ koadrila osoa. Hainbat sari irabazi genituen.

-Playback-aren 1.saria (Koadrilako hainbat neskak egindako dantza)

-Sandwitch originaleko 1.saria (Sandwitch elektroniko bat egin genuen)

-Jantzi merkearen 3.saria (Irati De Las Heras-ek jantzitako olagarroaren jantziarekin)

-Zalgudiaren 1.saria (Lucia,Aroa,Helene,Julene,Naroa,Olaia,Ander, nik... jende egindako ``Starbucks-eko edalontzia)

-Sokatirako 1.saria (Lara,Ariot,Ander.G,Ander.R,Unai eta nik egindako esfortzuarengatik eta koadrila osoko animoengatik)

-Sakuetako 2.Saria ( 4 neskek egindako lanarengatik)

-Ski-etako 1.Saria (Hainbat pertsonen lanengatik)

-Ertainen kategoriako 2015eko Leioako jaietako koadrilarik hoberenari (``Storbas´´ koadrila osoari esker)

Leioako jaiei amaiera eman genion, baina uda jarraitzen zen.

external image leioa--575x323.jpg

3-Uztaila

Uztail osoa eman nuen hemen Leioan, pixkat aspergarria izan zen hilabete hori, baina, lagunekin ba zaude arratsaldeak ez dira inoiz aspergarriak izaten.

Hainbat egunetan, zinemara joan gara. Beste egun batzuetan hondartzara eta igerilekuetara joan gara eta Akarlandako parkera ere.

Beste egun batzuetan, nire amama-aitite, izeko-osaba eta lehengusin-ekin egon naiz, jaten edo eguna pasatzen leku batetan.

external image Leioako_Indarra_eleizaurrean.jpg

4-Torrevieja

Uda guztietan bezala, Torrevieja-ra joan naiz 10 egun pasatzera. Oso ondo pasatu nuen, nire lagunekin eta nire familiarekin.

Torreviejan, goizeko hamarretan hondartzara joaten ginen, jateko orduan etortzen ginen (ordu biak inguru), igerilekura joaten ginen hondartzako kresala pixkat kentzeko. Gero, etxera joaten ginen jateko. Arratsaldean, berriz hondartzara joaten ginen eta ateratzerakoan etxera joaten ginen, dutxatzen ginen eta kalera joaten ginen, afaltzera, zerbait edatera....

Gero gauetan, nire aita-ama etxera joaten ziren eta nire arreba, nire lehengusina eta hirurok diskoteka batera joaten ginen gure lagunekin ondo pasatzera. Etxera gaueko ordu bietan edo, ailegatzen ginen.

Hamar egun hoietako batetan, Aquopolis´´ izeneko uretako parkera joan ginen. Egun horretan nire lehengusinen gurasoek, nire izeko eta osaba, Torreviejara etorri ziren egun batzuk pasatzera eta zazpirok joan ginen Aquopolis´´-era ondo pasatzera. Hor, oso ondo pasatu genuen hainbat txirristetan bota ginen eta primeran pasatu genuen.

external image filename-boomerang-jpg.jpg

5-Aupa Athletic!

Torreviejatik etxera bueltatu ginen, Athletic-Bartzelona-ko Super Kopa-ko partidua ikusteko San Mames-en.

Partidu eguna ailegatu zen. Nire arreba, nire lehengusina eta hirurok San Mames-era joan ginen. Nire lehengusina eta nire arrebak, galduko zuela esaten zuten eta nik ezetz esaten nuen. Partidua 4-0 geratu zen Athletic irabazle. Eta gero Bartzelonan, 1-1 geratu zen, orduan Athletick-ek Super Kopa-ko irabazle geratu zen.

Hurrengo egunean, Bilbo-ra joan ginen. Hor Athletick-eko jokalariek autobus bat atera zuten, jokalari guztiek Bilbo osotik bueltak emateko.

external image 1439848259_240465_1439850965_noticia_grande.jpg

6-Zaragoza

Uztailak 17an, Zaragoza-ra joan ginen bi egun pasatzera eta Zaragoza ikusteko. Niri ez zaizkit monumentuak eta gauza hoiek gustatzen, baina nire aitari asko gustatzen zaizkio. Azkenean, ondo pasatu genuen Zaragozan. Monumentuak ikusi eta gero Zaragoza pixka bat ezagutzera joan ginen, autobus turistiko batean.


external image Basilica_del_Pilar-sunset.jpg

7-Salou

Zaragoza-tik irten ginen eta Salou-ra joan ginen hotelexternal image arrow-10x10.png batean egoteko lasai-lasai. Ailegatu bezain laster, hoteleko igerilekura joan ginen, bero asko egiten zuelako. Hotelean dena sartuta genuekan; Afaria, Bazkaria, Gosaria, Lunch, Edariak...

7 egun egon ginen eta egun guztia gauak izan ezik hotelean ematen genituen. Gauetan, paseatzera joaten ginen, eta gau batzuetan, hotelean geratzen ginen, hoteleko antzerkiak eta show-ak ikusteko. Hotelexternal image arrow-10x10.png horretan, Euskal Herriko pertsona asko zeuden.

Salou oso esperientzia ona izan da, hainbat gauzetatik, hainbat pertsona ezagutu ditudalako eta oso hiri polita delako eta oso ondo egon naizelako.

external image jaime-i-hotel.jpg

8-Institutuko buelta//

Irailaren 8a ailegatu zen. Autobusa hartu genuen eta gora joan ginen institutu berria, gure tutorea, gure klasea eta gure ikaskideak ezagutzeko. Gure tutorea Lorena Muelas zela jakin genuen eta Gizarte emango zigula ere ikusi genuen.

Irailaren 9an, institutua hasi zen eta gaur egun arte.....

external image thumbbarandiaran1.jpg

IKASLE BIKAINA IZATEKO DEKALOGOA

Dekalogoa, izena esaten duen moduan, hamar ideietako zerrenda bat da.

1. Lehendabiziko gomendioa, klasean adi eta konektatuta egotea da. Eta horrekin gauzak errezago ulertuko dituzu.

2. Klasean adi egoten, azterketarako ez da asko ikasi behar, baina, ikasle ona izateko ikasi behar da.

3. Zerbait ulertzen ez ba duzu, irakasleari galdetu behar diozu, bestela dudarekin geratuko zara.

4. Irakasleak bidaltzen duten etxeko lan guztiak egin behar dira.

5. Etxeko lanak hoberen egin behar dira.

6. Irakasleak esaten dituen aginteak bete behar dira zehatz-mehatz.

7. Klaseko jarrera oso garrantzitsua da, jarrera ona edukitzean, kontzeptuak hobeago geratzen zaizkizu. Eta jarrera ere nota globaleko portzentai zati bat hartzen du.

8. Koadernoa garbi eta landuta edukitzea ere oso garrantzitsua da.

9. Zeure ikaskideekin ondo eramatea ere garrantzitsua da. Hori klaseko giroan nabaritzen da asko eta horrek zeure jarreran eragina du.

10. Azterketetan galdera guztiak erantzun behar dituzu, horrela irakasleak saiatu zarela ikusten du eta ariketa horretan ez dizu zero puntu jarriko saiatu zarelako. Batzuk zuriz utzita, irakasleak ikusiko du saiatu ez zarela eta nota baxuagoa izango da

domingo, 24 de mayo de 2015

Agenda 21

HISTORIA
Joan den XX mendeko 60 urteetan, komunitate zientifikoa planetaren arazo handiez ohartarazten hasten da: pobrezia, biodibertsitateko eta ingurumen-hondatzeko galera.

Giza jardueren arteko interrelazio fisiko eta halabeharrezkoak eta natura nabari egiten hasten dira. Ingurumenean, bizi garen biosferan gertatzen da, eta sistema konplexu, dinamiko, sinergiko, zalantzagarri eta ekosistemaren eta bien elkarrekiko egokitzapena eskatzen duen sistema sozioekonomikoaren arteko elkarrekiko interdependentzia dagoena izatea.

1968an Aurelio Peccei-k eta Alexander King-ek Erromako Kluba sortzen dute arazo berri hauen erronkei arreta jartzeko.
1972ko ingurumenaren gaineko munduko lehen bilketaren bitartez, zimenduak jartzen hasten dira 20 urte geroago Rio de Janeiron, (1992an).

Stockholmon, 1972ko Giza Ingurunearen gaineko Konferentzia honetan, 113 nazio parte hartu zuten eta bere Idazkari Nagusia Maurice Strong Doktorea Rio-koa izango litzatekeela ere esan zuen. “Hura baino lehen” izan zen, hórrela kontatzen du Strong doktorea, kasu honetan, ingurumena ia berritasuna kontuan hartuta, eraman zuen eztabaida. 1987an, Konferentzia honen ondoren konklusioak jaso ziren Brundtland Txostenean, “Gure Etorkizun Komuna”, Gro Harlem Brundtland-ek, Norvegiako Lehen Ministro ohiak, zuzenduta, izenburua jarrita. Stockholmoko Konferentzia honen emaitza bezala, Nazio Batuen (PNUMA-ren) Ingurumeneko Programa ezarri zen eta NBEk Ingurumenaren eta Garapenaren gaineko Munduko Komisioa ezarri zuen 1983an.

AURRERAPENAK

Garapen jasangarri-kontzeptuko Nazio Batuen aldetik adopzio informala sorreratik abiatzen da. 1983an giroaren gaineko munduko Komisiokoa garrantzi handia izan zuen eta 1987an izenburua jarritako bere txostena argitaratu zuen garapeneko (WCED-etako) gure etorkizun komuna, ere Brundtland Txostena bezala ezagututa; txosten honek azpimarratu zuen hegoko herrien pobreziara. Komisioak konferentziaren deialdia gomendatu zuen gai hauen gainean.

Agenda 21eko garapena 1989ko Abenduaren 22an hasi zen. Eta New Yorkeko ingurumenaren gaineko konferentziako eta garapeneko Nazio Batuen ohi ez bezalako batzarreko onespenarekin hasi zen.

Gaur egun, Agenda 21eko kide askok akordioak berretsi dituzte eta antolatutako nazio eta lokala mailarako bere programak, halako amaierarako, Nazio Batuekin lotutako entitate desberdinak garatu dituzten gidariei jarraituz Estatu Batuak Absente nabarmena dira, Ibai-Gailurrera joan zen baina adierazpena eta programa sinatzeari uko egin zion herria.


Agenda 21 batzutik aurrera doikuntzak eta berrikusteak izan dira garatu diren erantzun estuak. Lehenengo, Rio+5 izeneko konferentzia, ekainaren 23tik 27ra egin zen 1997.urtean, New York-en. Agenda 21 berriena, Johannesburgoko Lurraren Gailurra, Hegoafrikako 2002ko irailaren 4rako abuztuaren 26ko hiri honetan bilduta egon da.

Broadstairseko bidaia

Egun batean, ``workshop´´ izeneko ikasgai bat ematen geunden, eta Mariela (gure irakaslea) Broadstairseko bidaia egiteko gonbidatu zigun, denok oso pozik baietz esan genuen.Baina baiezkoa eman genuen 50 pertsona, baina, agentziak 28 pertsona soilik joan behar ginela esan zuen. Azkenean, Mariela ondo pentsatu zuen, eta bidaia, workshop ikasgaiarekin zerikusia zuen, orduan workshopetik bidaiara joaten prest geundenok, derrigorrez joaten ginen. Eta beste pertsonen artean zozketa egin zen.


Broadstairs, Ingalaterrako kostan dagoen herrialde bat da, ez da oso herri handia, gutxi-gora behera Ingalaterrako hiriburutik (London) 130 km-ra
kokatuta dago. 2001ean, 24.000 biztanle bizi ziren, hor, ez da oso zifra altua eta horregatik biztanleria urria dutela esaten da.

Lau hilabete egon ginen bidaia presatzen eta bidaiari buruz pentzetan. Gurasoekin hainbat bilera egin ziren, dena azaltzeko, eta ikasleekin ere, guk ere bidaiari buruzko hainbat datu jakiteko. Egunak, pasatzen ziren eta guk pentsatzen eta pentsatzen geunden. Sei egun falta zirenean, Marielak komunikatu zigun gure Ingalaterrako familiak (hor, familia baten etxean, gosaldu, afaldu eta lo egingo genuen.) Informazio horretan, hainbat datu ematen zituen (haien izenak, haien gogoko eginkizunak...) Gutxiago geratzen zen eta denok, oso urduri geunden, eta justu bidaia baino lehen zegoen astea, azterketa astea zen, eta denok oso urduri geunden alde batetik azterketekin eta beste aldetik bidaiarekin.

Azkenean eguna ailegatu zen:


1.Eguna (Martxoak 14)


Eguna ailegatu zen, gau horretan oso gau urduria izan zen, oso jende gutxik ondo lo egin zuen. Gure hegazkina 18:20an ateratzen zen eta arratsaldeko hiruretan aireportuan egon behar ginen. Egun horretan, nik ez nuen ezer gosaldu, eta orduak oso-oso astiro igarotzen ziren. Jateko ordua ailegatu zen, eta oso gutxi jan egin nuen, ez zitzaidalako ezer sartzen. Nire aiton-amona, Almeriara joaten ziren, egun berean eta ordu berean. Horregatik, haiekin geratu ginen denok batera aireportura joateko. Maleta hartu eta aireportura joan ginen. Aireportura ailegatu bezain laster, nire institutuko oso jende gutxi zegoen. Baina, denbora pasata, guztiok aireportura ailegatu ginen. Nik fakturatu-gabeko maleta neraman, baina hegazkineko neska, dohainik fakturatu nahi ba nuen esan zidan, orduan dohainik fakturatu nuen. Aireportua, gure hegazkineko jende guztiari azken deia egin zigun, eta denok barrura joan ginen. Gure familiari muxu bat eman eta barrura. Barruan, 20 minutu gutxigora behera egon ginen. Azkenean, sartzeko esan ziguten. Hegazkinean egonda, konturatu ginen nork zegoen gure ondoan. Niri, lehioa tokatu zitzaidan eta nire ondoan helene eta aroa zeuden. ``Vuelling´´ izeneko hegazkinarekin joan ginen.

Oso bidai lasaia izan zen, eta oso dibertigarria. Londreseko aireportu batera ailegatu bezain laster, maletak hartu eta autobus bati itxaroten egon ginen. Broadstairs, Londresetik 2 ordutara dagoelako. Autobusa hartu genuen 19:20 an, Londreseko ordutik, Londresen, espainan baino ordu bat gutxiago da. Autobusa hartu, eta hor gure urduriak handitzen joan ziren. Bi ordu egon ginen autobusean, eta azkenean ailegatu ginen. Hor, gure familiak itxaroten zeuden. Nire izena esatean, urduritasuna handitzen joan zen. Eta azkenean aitite bat ikusi nuen, niri eta Aitorreri itxaroten. Berarekin joan ginen kotxean, bere etxera iritsi arte. Azkenean, ailegatu ginen. Bere emaztea, lo egiten zegoen, eta etxea erakutsi zigun. Etxea oso itsusia zen nire iritziz, eta oso sakabanatuta, eta ez zegoen garbi. Dena erakutsi zigunean, bere familiaren istorioa kontatzen hasi zen.... Lehendabizi, bere lehenengo emaztea, ohean hil zela esan zigun, gero bere lagun bat, bere lorategian hil zela esan zigun. Nire beldurra hasi zen.... Esan zidan, bere familiako bi pertsonek, etxean hil zirela, eta gero komunera joan nintzen eta gurutze-erlijioso bat zegoen ispiluan, gero beste bat nire ohean, eta beste bat gure logelan. Aitor eta nik, beldurra geneukan, baina lo egin genuen.

external image Airbus_A320_Vueling.jpgexternal image broadstairs-bleak-house.jpgexternal image autobus-national-express-aeropuerto-londres.jpg


2.Eguna (Martxoak 15)


Esnatu ginenean, gosariaren bila joan ginen behera. Hor hainbat gauza zeuden gosaltzeko, oso gosari potentea jarri ziguten. Baina, gosariaren erdian, niri gosea kendu zitzaidan. Bere emazte aktuala agertu zen, eta ikusi nuen, eskurik ez zeukala, eta niri nazka eta beldur handia eman zidan. Dutxa hartu nuen, eta eskolara joan ginen, eta etxeko aititea eraman zigun ikastetxera. Hor, ailegatu bezain laster klasera joan ginen, gure ikastetxeari bi klasetan banatu ziguten. Nire irakaslea ``Steph´´ deitzen zen. Lehenbadizi ordu eta erdi egon ginen ingeleseko klaseak ematen, gero ordu erdiko atsedenaldia geneukan eta gero berriz klasera joan ginen ordu erdi klasea emateko.

Klaseak bukatu bezain laster, behera joan ginen jatera. Egun horretan sandwich bat jan genuen, oso nazkagarria zen, baina pixka bat dastatu behar zen., jan eta gero, Broadstairseko kostara joan ginen ``jinkana´´ bat egiteko. Hiruko taldetan banatu ginduten eta herri osotik galdetzen joan behar ginen, paper batean zeuden galdera batzuk ondo erantzuteko. Oso ondo pasatu genuen, baina egun horretan hotz asko egiten zuen. Azkenean, galdetegia amaitu bezain laster, ikastetxera joan ginen. Hor, gure familiei itxaroten geunden, baina azkenean, nire zonan bizi zirenoi autobus bat jarri ziguten. Eta autobusarekin joan ginen gure etxera. Autobus horretan, Amaia, Mireia, Ane, Miren, Olaia, Naroa, Aitor eta zortzirok joaten ginen. Baina, Amaia eta Mireiaren etxea nirearen parean zegoen eta haiekin geratzen ginen beti autobusa hartzeko, eta Ane eta Mirenekin ere, Naroa eta Olaia autobus hartzeko lehendabizi beraien ama ekarri behar zien. Etxera ailegatu ginen, hor afaldu eta dutxa hartu genuen. Eta berriz autobusa hartu genuen ikastetxera joateko eta gaueko ekintza egiteko. Gau horretan, karaoke tokatzen zen. Oso ondo pasatu genuen. Aitorrek barre asko ematen du dantza egiten duenean eta abesten duenean, denok, barre asko egin genuen. Oso gau ona izan zen. Gero, berriz autobusa hartu genuen etxera joateko. Etxean, ailegatu bezain laster ohera joan ginen, lo egitera. Baina, egun horretan, Mariela eta Lourdesekin hitz egin genuen, familia aldatzeko, etxe hori beldur asko ematen zuelako. Helene eta Lucia ere oso etxe txarra zuten, eta galdaragintzaren logelan lo egiten zuten. Haiek, ere aldaketa eskatu zuten, eta aldatu zieten. Guri, oraindik ez ziguten aldatu. Baina gau horretan ondo lo egin genuen eta hurrengo egunean berriz komentatuko genion Marielari.

external image BEC-entrance-hall-ed.pngexternal image mediafile-13140184.jpg


3.Eguna (Martxoak 16)


Egun guztietan bezala, gosaldu egin genuen, nik dutxa hartu nuen goiz guztietan bezala, motxila hartu eta Mireia eta Amaiarekin geratu ginen autobusera joateko, gero bidaiatik Miren eta Anerekin topatu ginen eta haiekin joan ginen ere autobusera. Autobuseko gelditokira ailegatu ginenean Olaia eta Naroa itxaroten zeuden. Azkenean, autobusa etorri zen, baina ez zen autobus normala, kotxe bat zen, eta orduan bi tandatan banatu ginen.

Egun horretan, Canterbury´´ izeneko hiri batera joan ginen, baina, lehendabizi klase normala euki genuen. Eta gero, jateko orduan Canterbury´´-ra joan ginen. Horra joateko, tren bat hartu behar da, 30 minutuko bidaia izan zen. Tren hoiek oso modernoak dira. Hor, hainbat monumentu ikusi genuen, eta azkenean 2 ordu utzi ziguten dendetatik joateko eta hainbat gauza erosteko. Guk, souvenirs´´ dauden dendetara joan ginen, azkenean, hortik joan ginen berriz trenera eta berriz bueltatu ginen eskolara. Zazpirak inguru ailegatu ginen, guk autobusa hartu genuen eta gure etxera joan ginen. Dutxa hartu, afaldu eta berriz autobusaren bila joan ginen gaueko ekintza egiteko. Eskolara ailegatu ginen, eta galdetegi bat tokatzen zen. Seiko taldeetan banatu ginen eta gure ikastetxea Jose Miguel Barandiaran´´ eta beste batzuk ere Burgosekoak ziren eta guk ez genuen ezer irabazi, Burgosekoek dena irabazi zuten. Gero, berriz autobusa hartu eta etxera joan ginen. Guretzat autobusarena, txapa itzela zen, batzutan oso denbora gutxi genekagulako dutxa hartzeko eta oso goiz altxatu behar ginelako.

external image Canterbury.jpgexternal image ndw_canterbury_shepherdswell_1.jpgexternal image img22.jpg

4.Eguna (Martxoak 17)

Aldaketaren eguna ailegatu zen. Egun honetan, etxeko mutila lan egiten zegoen eta etxetik kanpo egongo zen egun osoan zehar. Altxatu bezain laster, beti bezala gosaldu eta dutxa hartu nuen, gero emaztea konturatu gabe, maleta egin genuen, egun horretan etxetik aldatuko ginelako. Etxetik atera eta autobusa hartu genuen, eskolara ailegatu eta Mariela eta Lourdesek esan ziguten, zein izango zen gure familia berria. Klasera joan ginen, gero jan genuen eta gero azkenean egun horretan kirola egiteko orduak tokatzen ziren. Parke batera joan ginen eta hor tenis, futbola, baloi eseria eta hainbat joku egin genitugun, oso joku onak egin genitugun eta oso ondo pasatu genuen denok batera. Bidai honetan, oso elkarrizketa onak euki ditugu denok denokin, gehiago ezagutu gara denok elkarri eta hau oso positiboa izan da. Kiroletan, oso pozik geunden guztiok hurrengo egunean, Londresera joatea tokatzen zelako.

Gero kirolak bukatu bezain laster, eskolara bueltatu ginen, eta Aitor eta biok, maleten bila joan ginen gure etxera eta beste etxera eraman ziguten, etxe honetan oso pertsona onak ziren, oso tratu ona eman ziguten eta etxea oso lujosoa zen. Oso pozik geunden familia honekin. Hor berriz dutxa hartu nuen, eta afaldu egin genuen. Egun horretan Spaguettish-ak zeuden afaltzeko, niri ez zitzaidan gustatu, al pesto´´ izeneko salsa batekin eginda zeudelako. Gero, mutikoak kotxez eraman zigun eskolara, hor Drama´´ izeneko ekintza tokatzen zitzaigun, oso ondo pasatu genuen, oso ekintza dibertigarria zen. Asko gustatu zitzaigun, benetan zoragarria. Hoberenetariko ekintza izan zen. Gero, Drama bukatu eta gero, etxera joan ginen, orain autobusa alde batera utzi genuen, eta oinez bueltatu behar ginen, baina ez geunden bakarrik, Janire, Ane eta Urtzi gurekin zetozen, gertu bizi ginelako. Etxera ailegatu, eta ohera joan ginen, nekatuta geundelako eta hurrengo egunean Londres tokatzen zitzaigulako.

external image 9aa67629-e088-460a-a3e7-7d4b81198cc7.1.10external image Sport-Relief-in-Broadstairs-13-of-40.jpgexternal image Bleak-house-broadstairs.jpg

5.Eguna (Martxoak 18)

Etxe berriko lehenengo gaua zen. Oso ondo lo egin genuen gau horretan, gurutze-kristau barik eta istorio txarrekin barik. Altxatu bezain laster dutxatu nintzen, egun horretan Londresera joango ginelako, eta eskolan laster egon behar ginen. Arropa jantzi eta gosaltzera jeitsi ginen. Gosaltzeko, esnea, tostadak eta zerealak jarri ziguten. Oso azkar gosaldu genuen, oraindik hainbat gauza falta zitzaizkigun etxetik ateratzeko. Ordua ailegatu zenean, jaitsi ginen eta etxeko emakumea, eskolara eraman zigun. Hor, gure institutuko oso jende gutxi geunden, baina denbora pasatzen zenean, guztiok ailegatu ginen. Denok batera, treneko gelditokira joan ginen, Londresera joateko.

Trena ailegatu zenean, trenera igo ginen eta Londreserarte ordu ta erdi egon ginen trenean. Horra ailegatu bezain laster, denok txisa egitera joan ginen, eta ura edatera. Gero, treneko gelditokitik atera ginen Londreseko hainbat monumentu eta gauza inportanteak ikusteko. Big Ben´´, Backingham palace´´, Londreseko zubia´´, Londreseko parkea´´, Urtxintxen parkea´´...

Lau ordu inguru egon ginen Londresetik bueltaka eta argazkiak ateratzen, etxeko gizon eta emakumea, guri bazkaria ematen ziguten, Londresen jateko. Guri, sandwitch bat jarri ziguten, pepinillo eta gaztako sandwitch bat jarri ziguten, eta niri ez zitzaidan batere gustatzen eta Anderri eman nion berari gustatzen zitzaiolako. Nik sagar bat eta kit kat bat jan nuen. Gero, Londreseko kale nagusi batera ailegatu ginen, eta hor 3 ordu utzi ziguten guri bakarrik, hainbat erosketa egiteko, gure familiei zerbait erosteko eta hortik oixka bat egoteko guk bakarrik. Oihane, Irati, Olaia, Amaia eta Naroarekin joan nintzen lehendabizi hainbat denda ikusteko. Gero, Ariot, Ander eta Aitorrekin joan nintzen m&m izeneko dendara joateko. Gero,hortik egon ginen laurok,baina,gero Aitor desagertu egin zen. Beste denda batera joan ginen, gero nik berriz Naroa, Olaia, Oihane, Irati eta Amaiarekin joan nintzen. Baina, ez nekien non zeuden, eta bilatzen aritu nintzen 20 minutu inguru. Galduta negoela pentsatzen nuen, baina azkenean berriz m&m izeneko dendan sartu nintzen eta justu sarreran aurkitu nituen. Haiekin, Starbucks-era joan nintzen. Gero, dendetara joan ginen gure familiei zerbait erosteko. Oso ondo pasatu genuen. oso egun ona izan zen. Gero, geratu ginen lekura joan ginen. Gero, denok batera trenera joan ginen berriz, Broadstairsera joateko. Trena hartu eta berriz ordu ta erdi egon behar ginen ailegatzeko. Broadstairsera ailegatu ginen, eta oinez joan ginen etxera.Etxera ailegatu ginen eta etxeko emakumeak, pizza eman zigun afaltzeko. Nik, trena hartu baino lehen Mc Donaldseko menu bat jan nuen beste batzuekin batera. Gero, pizza ikustean.... Nik beteta negoen,eta pizza bat zegoen biontzat. Pizza hori jan genuen, nik asko iraundu nuen jateko, eta gero amaitzean emakumea beste pizza bat atera zuen, eta nik esplotatzeko negoen, ezin nuen gehiago, baina ez nion ezer esan, lotsa ematen zitzaidalako. Pizza hori jateko, nik denbora asko iraundu nuen eta azkenean emakumea konturatu barik, Aitorri pizza atal bat eman nion. Nik ezin nuen gehiago. Afaria bukatu bezain laster, gora joan ginen , maleta prestatzeko, hori gure azken gaua izango zen Broadstairsen. Maleta egiten 2 ordu egon nintzen, hainbat gauza jarri behar nituen barruan. Azkenan, amaitu nuen eta ohera sartu nintzen eta azkar lokartu nintzen.

external image londres.jpg external image picadilly-circus.jpg


6.Eguna (Martxoak 19)

Azken eguna ailegatu zen:(

Esnatu nintzen, azken dutxa hartu nuen eta arropa jantzi nuen. Jaitsi nintzen gosaltzera, ez zitzaigulako denbora ematen, ez ginelako laster esnatu. Eta, nik bakarrik jaitsi nintzen, berak oraindik arropa janzten zegoen. Nik gosaltzen amaitu nuenean, Aitorrek oraindik gosaltzen hasten ari zen. Nik, gora joan nintzen azken gauzak prestatzera. Jeitsi nintzenean, Aitorrek gosaltzen amaitu zuen eta gora joan zen, gero jaitsi zen eta gizonarekin joan ginen eskolara kotxez. Emakumeari bi muxu eman genion eta berari agur esan genion. Gero, eskolara eraman zigun eta hor denok geunden, itxaroten. Egun horretan, azken erosketak egiteko denbora utzi ziguten eta beste batzuk, nahi zutenek, hor ondoan zegoen herri txiki batera joan ziren. Nik, nire familiari azken oparien bila egon nintzen, eta gero denok batera joan ginen eskolara. Hor egon ginen, joateko ordua ailegatu zen arte.

Azkenean, autobus bat hartu genuen aireportura joateko. Oso ondo pasatu genuen egun guztietan, eta azkenean, argazki bat egin genuen, bidai hori inoiz ahazteko. Autobusean sartu ginen, eta oso ondo pasatu genuen, oso bidai polita eta dibertigarria izan zen. Autobusean, denok lo zeuden hiru izan ezik eta hainbat broma egin genituen, gero ere autobusak frenazo bat eman zuen, eta Oihanek justu altxatuta zegoen eta autobuseko atzeko partetik, aurreko partera iritsi zen. Oso bidai dibertigarria. Gero, aireportura joan ginen, eta berriz maleta dohainik fakturatzeko esan ziguten. Guk baietz esan genuen. Gero, ikusi genuen nola gure hegazkinaren ordua atzera egiten zuen.

Ordua ailegatu zen, eta hegazkina hartu behar genuen. Hegazkinera ailegatzeko tren bat hartu behar genuen. Gero, hegazkinra joan ginen, niri Olaia eta Iratirekin tokatu zitzaidan hegazkinean. Gure hegazkina, ``EasyJet´´ zen. Aireportutik atera ginen, oso bidai txarra izan zen. Turbulenzia asko egon ziren eta hainbat pertsona, beldurra pasatu zuten. Bilboko aireportura ailegatu ginen eta gure familiarekin berrikusi ginen. Gero, etxera joan ginen eta bidaia amaitutzat eman genuen.

external image easyjet_1.jpg external image aeropuerto.gif

Maite eta Roko Mamua

Bazen behin negu hotz batean, Maite izeneko neska beldurgarri bat, bere etxean mamuak zeudela pentsatzen zuena. Eta..... egia zen! Bere etxean mamuak zeuden, baina bere amak ez zion sinesten.

Ez ziren mamuak, mamu bakarra zen, Roko izenekoa, ikustezina zen eta umeei beldurtzeko prest zegoen beti, hau da, mamu beldurgarria zen.
Maiteri kalte handia egiten zion, eta Maitek, Rokok egiten zizkion mamukeriak asko beldurtzen zioten. Egun batean, Maitek katarroa hartu zuenez, ohean gelditu behar izan zuen.

Bere amak lan egiten zuenez bakarrik gelditu zen- Bat-batean Roko mamu maltzurra agertu zen eta mamuak honela esan zion:
-Zu gaixorik zaude eta bakar-bakarrik etxean.

Maitek ahotsak entzutean honela esan zuen:
-Ama, ama, mamua!!!!!!

Beldurtuta Maitek telefonoa hartu eta amari deitu zion honela esanez:
-Amatxo, amatxo etxean mamu bat dago. Zatoz azkar mesedez!

Ama lana utzi eta nagusiari esan zion:
-Nire alaba gaixo dago eta etxean bakarrik, berarekin joan naiteke?
-Bai zoaz - erantzun zion nagusiak.

Amak kotxea hartu zuen eta etxerantz abiatu zen.

Etxera heltzean Maite negarrez zegoen eta amak jarabea eman zion.
-Hobeto zaude laztana? -Galdetu zion amak.
-Bai hobeto nago, baina beldur naiz - erantzun zion Maitek.
-Beldur! Zergatik? -galdetu zion amak harriturik
-Etxean mamuak daudelako - erantzun zuen Maitek beldurtuta.
-Ez esan tontakeriak! - aipatu zion amak

Orduan mamua azaldu zen eta amak Maiteri arrazoi guztia eman eta mamuak honela esan zuen:
-Nik Maiterekin mamukerietan jokatu nahi nuen.

Bi ordu pasa eta gero Maitek honela esan zion amari:
-Ama, ni mamuarekin jolasten geldituko naiz.
-Primeran Maite. Bitartean ni erosketak egitera noa - jarraitu zuen amak
-Ama ohetik jaiki naiteke? - galdetu zuen Maitek.
-Bai. Maite - erantzun zion ama

Ama erosketak egitera joan zen eta Maite mamuarekin gelditu zen eta honela galdetu zion:
-Aizu mamu, nola deitzen zara?
-Roko deitzen naiz - esan zuen mamuak.
-Pelikula bat ikusi nahi duzu? - galdetu zion Maitek.
-Bai- erantzun zuen Rokok
-Zein? - galdetu zuen Maitek
-Peter Pan - erantzun zuen Rokok
-Ongi da - esan zuen Maitek.

Pelikula erdia ikusita zutenean ama agertu zen eta honela galdetu zien Maite eta Rokori:
-Zelan biok?
-Primeran - erantzun zuten biek.
-Zer nahi duzue bazkaltzeko?
- Nik dilistak, okela eta laranja nahi ditut - esan zuen Rokok
-Nik berdin - aipatu zuen Maitek.
-Maite, laztana hobeto al zaude? - galdetu zion amak.
-Bai ama, primeran nago - erantzun zuen Maitek.

Bazkaldu eta gero Rokok Maiteren amari bere etxean bizi nahi zuela esan zion. Amaren erantzuna baiezkoa izan zen eta Maite poz-pozik zegoen.

Gauean aita etxean sartu eta mamua ikustean hauxe esan zuen:
- Guretzat da?
-Bai! - erantzun zuten Maite eta amak irribarre handiarekin.

Festa bat antolatu zuten Rokoren etorrera ospatzeko eta handik aurrera poz-pozik bizi ziren.