miércoles, 25 de noviembre de 2015

GRAFFITIAK: IZENGOITIEN ARTEA


Nire ustez, ``grafitti´´ -ak ez dira artelan on bat. Hala ere, hainbat pertsonek artetzat hartzen dituzte, eta hori ez da txarra, zeren eta, arte moduan hartu ahal dira, baina, ``graffiti´´ onak eta modernoak.




Librea izan behar da, hala ere, ezin duzu zuk nahi duzun lekuan egin. Adibidez, autobus batean, ba ez da oso ondo geratzen egia esanda, baina, adibidez pareta batean, ``graffiti´´ modernoa eta ondo egina ondo geratuko litzateke.




Ba dago jendea, ``graffitiak´´ egiten dakiena, pareta bat hartu eta margotzen hasten dira, lardaskeria itzela geratuko zen, eta hori udalak kentzen du, baina, modernoak eta ondo eginak daudenak eta noski, leku on batean kokatuak daudenak, nire ustez, udalak mantendu beharko lituzke. Horrek ere, hiriari kolorea ematen dio.




Iruñea oso leku bereizgarria da, haiek ez dituzte ``graffiti´´-ak onartzen, beraiek, bandalismotzat hartzen dutelako. Baina pixka bat pentsatuko balute eta ikusten balute nola geratzen den, eta ezabatzen ez ba zuten, haien hirialdea hobe geratuko zela ikusiko lukete.




Adibidez, hemen Leioan, niretzat ondo geratzen dira dauden ``graffiti´´-ak, nik udalekoa izango banintza, ``graffiti´´ hoiek ezabatu gabe utziko nituzke. Leioan, oraindik ez dituzte kentzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario