sábado, 18 de octubre de 2014

ETORKIZUNA

Etorkizuna
Gure bizitza, etorkizunean asko aldatuko da. Gure garraioak, gure elektronika eta gure bizitza orokorrean, hau nire iritzi pertsonala da, bakoitzak desberdin imajinatzen du etorkizuna.

Gehien aldatuko den gauza, garraioak izango dira, orain garraioak errepide batetik joango dira baina etorkizunean, errepiderako autoak egongo dira, baina beste auto batzuk hegan egingo dute eta zeruan errepide modukoak egingo dituzte, ez dira denak autoak izango, robotak ere izango dira garraio publiko bat eta hegaz joango dira.

Gero, landaredia ere aldatuko da, eta landarediarekin batera landareak eta animaliak. Haiek leku berdinetan biziko dira, baina gurekin ere biziko dira, honekin esan nahi dudana zera da: animaliek gure bizitzaren antzekoa egingo dute, ikastetxera joango dira, etxeetan biziko dira eta hitz egingo dute pertsona normal batek bezala.

Ikastetxeak, asko aldatuko dira, bi adibide emango ditut,
1. Ikastetxean edo etxean ikasi ahal izango da, etxean ikasten duten pertsonek, ordenagailuaren bitartez ikasi beharko dute, eta jende gutxiago ikastetxera ba doaz, irakasle gutxiago egongo dira.
2. Irakasle batzuk, pertsonak izango dira baina beste batzuek robotak izango dira, haiei ordezkatu egingo diete. Eta denbora pasatzen denean, robotak hartuko dute ikastetxe guztien boterea.
Nik adibidez, euskarazko irakaslea izan nahi dut, baina robotek mandua hartzen badute, irakasleak izan nahi dugunok, zer egingo dugu?

Ekonomia,guztiz hasiko da, jende gehiago izatean, ekonomia hasi egingo da, lan gehiago egongo da, jendeak diru gehiago emango du hipermerkatuan, etab. Urte hauetan, krisia da gehien nabarmentzen dena munduan, baina urte horietan oso ekonomia ona edukiko dugu, jende asko hilko da, hainbat gauzengatik, beste guda mundialean sartuko garelako, eta berriz krisialdian amaituko dugu.

Medikuntza, asko aurreratu egingo da, sendagaiak egongo dira, baina urte horietan, jendeak ez ditu sendagaiak erabiliko, etorkizunean, txertoekin dena konponduko da, txerto bat eman hilabete bakoitzean eta ez zara txarto jarriko, beti ez du funtzionatuko baina %90 -a funtzionatuko du.

Odontologia ere aldaketak edukiko ditu, dentistara ere joan beharko gara, baina askoz gutxiago. Etorkizunean, aparatu bat sortuko dute, zure ahoa zaintzeko eta hortzak ondo edukitzeko.

Pertsonak ere asko aldatuko gara txikitik-handitara, gaur egun, orainaldian jendea hasi da 13-14 urteekin, drogak, alkohola eta hainbat substantzia edaten eta ziztatzen dituzte, etorkizunean, hau asko handituko da, jende gehiago drogekin eta alkoholarekin hasiko da, baina askoz txikiagoz, 10-11 urteekin jendea hasiko da bere bizitza galtzen, lehen ekonomiaren atalean azaltzen nuena.

Etorkizuna, jende batzuentzako ona izango da eta hainbat pertsonentzat ez hain ona.

RGHR.jpg

EUSKAL TELEBISTA

Euskal Telebista
Telebista aparatu elektronikoa da, hor hainbat kanal ikusi ahal ditugu eta haien artean, telesaioak, bihotzezko prentsa etab. Telebista hainbat audientzia dauka, hori esan nahi du, pertsona ugariek ikusten dutela. Audientzia gutxien daukan kanaletako bat, ETB1 da adibide moduan eta audientzia gehien daukan kanaletako bat, adibide moduan telebost da.

Euskal telebista, 20 urte baino gehiago darama telebistan, lehendabizi ETB1 sortu egin zuten eta telebistara eraman zuten kanal moduan, kanal hori hainbat audientzia eduki zuen lehen egunetan, baina gero audientzia gero eta gutxiago zeukan eta audientzia eskasarekin amaitu du. Hori, euskarazko kanala delako, eta dena euskaraz zegoelako, ez zeuden ezta publizitatea erdaraz, kanal horretan ez zen erdara ezertarako entzuten. ETB1 daukan programarik famatuena eta barregarriena ``kamera ezkutua´´ da.

ETB1-a ikusten zuten, audientziarik ez zeukala eta orduan ETB2 asmatu zuten, hor hainbat telesaio daude, baina kanal honetan ez da dena euskaraz izaten, hainbat programa daude erdaraz egiten direnak, kanal horretatik nabarmentzen duen programa ``Munduko Konkistatzailea´´ da. Programa hori Euskal telebistari audientzia asko edukitzeko laguntzen dio, gero ETB2 oso ondo zegoela ikustean, beste euskal telebista bat asmatu zuten, eta horri ETB3 deitu zioten, hor hainbat marrazki bizidun ematen dituzte. Euskal Telebista, Euskal Herrian soilik ikusi ahal dugu. ETB Nahieran izeneko beste kanala ere sortu zuten baina hori oso txarto atera zitzaien, kanal hori oso jende gutxi ikusten du eta audientzia oso eskasa du.

Ez dira denak herri batean kokatzen, ETB1 Bilbon dago eta ETB2 adibidez Donostialdean dago.

Baina ez da dena Telebistan ikusten, Euskal irratia sortu dute ere bai. Hor, hainbat berri ematen dituzte, egunero euskal herrian gertatzen diren arazoei buruzko berriak ematen dituzte. Euskal Telebista eta Euskal Irratia, Euskal Herriko jendea ikusteko egin zuten, baina Euskal Herriko biztanleak, ez dugu Euskal Telebistarik ikusten.Gehiago gustuko dugu Tele bost Mediaset España´´// edo Antena 3 //AtresMedia´´

Nire ustez, Euskal Telebista ez da oso kanal ona, jendea ez du ikusten, nik bakarrik ikusten dudan programa,Kamera ezkutua´´// da, eta ETB2-anMunduko Konkistatzailea´´. Baina, Tele bosteko hainbat programa (Adb. La Voz Kids´´ Mujeres y Hombres y Viceversa´´) guztiz gehiago gustatzen zaizkit Euskal Telebistakoak baino. Seigarren Mailan nengoenean, nire gelarekin ETB1 bisitatzera joan ginen Bilbora, hor oso ondo pasatu genuen, baina oso eskasa zen, 4 telebistako platoi zeuden eta oso langile gutxi zeuden hor lan egiten. ETB3-ren eraketa oso ondo iruditzen zait, nire lehengusinek kanal hori askotan ikusten dute, eta txikientzako oso ondo dago.
external image eitb.jpg external image logo_etb1_gran.gif

TURISMOA

Zer da turismoa?


Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da.Turismoa egiten dutenei Turistak esaten zaie. Oporretan beste herrialde batera edo beste hiri batera joaten diren pertsonei turistak deitzen zaie. Turismoa XVI. eta XVII. mendeetan hasi zen.

Munduko turismoa


Munduan zehar turismo-jarduerak erakusten duen espazio banaketa ez da uniformea. Jendea gehien bisitatzen duen kontinentea Europakoa da, hemen Europan, monumentu asko daude, jendea ere, egunkarietan eta liburuetan irakurtzen dute hainbat Europako istorioak eta hori jendearen atentzioa erakartzen du. Baina beste aldetik jendea Txina asko bisitatu egiten du, urte hauetan, Txina herrialde bisitatuenetariko bat da.

Urte honetan, gehien bisitaturiko lurraldea Frantzia izan da, 79,3 miloi pertsonak joan dira Frantzia ikustera, hor jendea gehien bisitatu duen monumentu historikoa ``Eiffel Dorrea´´ izan da. Gero Estatu Batuetara ere hainbat jende joan da, konkretuki 58 milioi pertsona, Frantzia baino jende gutxiago. Gure herrialdera ere hainbat jende etorri da, urte honetan Espainia munduko hirugarren herrialde bisitatuena izan da, 57,3 milioi pertsona bisitatu gaituzte.
external image palacio_oriente_madrid.jpg



Euskal herriko turismoa


Euskal herrian, urte honetan ez dugu bisita handirik eduki, pertsonek gehien gustatzen zaie hondartzak eta eguzkia, baina bisitatu gaituztenak ez dira etorri hona etxean sartuta egoteko, urte honetan, museorik bisitatuena Euskal Herrian Guggenheim´´ (Bilbo) izan da. Athletic-Clubeko zelaia ere bai izan da bisitatuenetariko bat (San Mamez). Anoeta ez da geratu atzean eta ere bai hainbat bisita eduki ditu baina (San Mamez) baino askoz gutxiago, normala da, Bilboko futbol taldea bisita gehiago edukitzea, //Champions League´´//-an sartu delako eta orain atzerritako hainbat jendea ezagutzen gaitu. Euskal herrian, probintziarik bisitatuena uda honetan Bizkaia izan da.
external image IMG_0785.jpg


Zergatik dago hainbat turismo?


Turismoa ez da bakarrik hondartzara joatea eta oporrak pasatzera joatea, hainbat motatako turismoa egiten da mundu honetan:
-Oporrak pasatzeko turismoa: Jendea normalean klima mediterraneora joaten dira oporrak pasatzera, hondartzera joateko eta erlaxazio pixka bat edukitzeko.

-Gertakari handiekin lotutako turismoa:Jendea, Formula 1 ikustera joaten denean edo bere taldearen partidu bat ikustera joaten denean, hori ere bai turismoa deritzo. Hemendik, Euskal Herritik hainbat pertsona joaten dira Frantziara ``Frantziako Tourra´´ egiteko.

- Aisialdi-turismoa: Helburua dibertitzea denean, Adibidez, umeekin Disney Land Paris´´ external image arrow-10x10.png´´ ``Terra Mitica´´ edo hainbat atrakzio-parkeetara joaten garenean ere turismoa esaten zaio

-Negozio-turismoa: Udan hainbat lan ematen dute, eta batzuetan zure herrialdetik atera behar zara lan egiteko. Ere bai, enpresak, produktuak leku batetik bestera eramaten dute. Eta enpresa batzuek beste batzuekin negozio batzuk egiten dituzte, eta batek Txinan egon ahal da eta bestea Euskal Herrian.

-Osasun-turismoa: Osasunerako tratamenduak jartzeko, batzuetan, beste herrialde batera joan behar dira, osasuna zaintzeko

-Erosketa-turismoa: Biztanle batzuk, erosketak egiteko beste herrialdeetara joaten dira, bere herrialdean ez daudelako, hau, gutxien erabiltzen dena da.

-Turismo-exotikoa: Beste jendea ezagutzeko gogoz egiten den turismo mota da.

- Familia eta lagunei bisita egiteko: Zure familiako kide bat edo lagun bat atzerrian bizi bada edo beste herrialdean bizi bada bisita bat egitea

Ekonomiarentzako ona da turismoa?


Turismoa, oso ona da batzuen ekonomiarentzako, jendea dirua uzten du haien oporretan, eta hor lan egiten duten pertsonentzako oso ona da, baina turismoa egiten duten pertsonen ekonomia jaisten da, diru mordoa uzten dutelako, bidaietan, hoteletan, janarian, bisitatutako monumentuak edo museoko sarrerak erosteko...

Garraioak


Turistek normalean, kotxez joaten dira, merkeagoa delako eta penintsulatik mugitzeko errazagoa delako.
Normalean, atzerrira joaten direnean Hegazkina hartzen dute edo ere bai Ferry-an joaten dira.
Jendea, gehien erabiltzen duena hegazkina da, hegazkina da azkarrago doan garraioa eta errazena leku batetik joateko itsasoa erditik badago.
external image vueling.jpgexternal image Autobus_Kanar,_Legionowo,_Poland._Scania_Irizar_-_Flickr_-_sludgegulper.jpgexternal image 18e971bcochesmascaros2012_598p.jpgexternal image renfe.gif

Nire iritzia


Nire ustez, oso ona izan da turismoa asmatzea, turismoari esker hainbat pertsona ezagutu egin da elkarri, hainbat pertsona oso ondo pasatu du hainbat herrialde bisitatzen. Niri ``Roma´´ bisitatzea asko gustatuko zitzaidan eta horra Turista moduan joango naiz egun batean. Beste pertsonei haren ekonomia hobetzeko laguntzen die. Turismoa da asmatu duten gauzetatik hoberenetarikoa, nire ustez eta uste dut hainbat jendeena ere.