domingo, 27 de septiembre de 2015

NIRE OPORRAK

1-Eskola amaitu bezain laster:

Ekainak 23an, eskola amaitu zen. Notak eman ziguten eta arratsaldean Leioako jaiak hasten ziren.

Leioako jaietan, hainbat koadrila egoten dira herriko-jai guztietan bezala. Gure koadrila ``Storbas´´ izena zeukan.

Ekainak 23an, notak hartu eta gero etxera joan nintzen notak ustera. Arratsaldean, Leioako jaiei hasiera emateko koadrileko jaitsiera zegoen, eta koadrila batzuk zalgudiak egiten zituzten, jaitsierari kolorea emateko. Zalgudiak Leioako jaietako txapelketa bat zen.

2-Leioako Jaiak

Gure koadrilako batzuk arratsaldean, gure zalgudia amaitzera joan ginen. Hilabete bat inguru egon ginen zalgudia egiteko, eta azken erretokeak eman genituen. Amaitzerakoan, ``Burger King´´-era joan ginen jatera. Amaitzerakoan, Errekalde plazara joan ginen, hor denokin geratu ginelako.

Gure jaitsierako zenbakia 19. zen. Gure postuan jarri ginen eta jaitsiera oso ondo bukatu genuen.

Leioako jaiak 5 egun iraun zuten, eta bost egunak gelditu barik egon ginen hainbat probak egiten (Sandwitch-a, Herri kirolak, Playbak-a, Jokuak, Sokatira, Jantzi merkea...). Eta gauetan oso ondo pasatzen.

Leioako jaietako azken eguna ailegatu zen, eta sari banaketara joan ginen ``Storbas´´ koadrila osoa. Hainbat sari irabazi genituen.

-Playback-aren 1.saria (Koadrilako hainbat neskak egindako dantza)

-Sandwitch originaleko 1.saria (Sandwitch elektroniko bat egin genuen)

-Jantzi merkearen 3.saria (Irati De Las Heras-ek jantzitako olagarroaren jantziarekin)

-Zalgudiaren 1.saria (Lucia,Aroa,Helene,Julene,Naroa,Olaia,Ander, nik... jende egindako ``Starbucks-eko edalontzia)

-Sokatirako 1.saria (Lara,Ariot,Ander.G,Ander.R,Unai eta nik egindako esfortzuarengatik eta koadrila osoko animoengatik)

-Sakuetako 2.Saria ( 4 neskek egindako lanarengatik)

-Ski-etako 1.Saria (Hainbat pertsonen lanengatik)

-Ertainen kategoriako 2015eko Leioako jaietako koadrilarik hoberenari (``Storbas´´ koadrila osoari esker)

Leioako jaiei amaiera eman genion, baina uda jarraitzen zen.

external image leioa--575x323.jpg

3-Uztaila

Uztail osoa eman nuen hemen Leioan, pixkat aspergarria izan zen hilabete hori, baina, lagunekin ba zaude arratsaldeak ez dira inoiz aspergarriak izaten.

Hainbat egunetan, zinemara joan gara. Beste egun batzuetan hondartzara eta igerilekuetara joan gara eta Akarlandako parkera ere.

Beste egun batzuetan, nire amama-aitite, izeko-osaba eta lehengusin-ekin egon naiz, jaten edo eguna pasatzen leku batetan.

external image Leioako_Indarra_eleizaurrean.jpg

4-Torrevieja

Uda guztietan bezala, Torrevieja-ra joan naiz 10 egun pasatzera. Oso ondo pasatu nuen, nire lagunekin eta nire familiarekin.

Torreviejan, goizeko hamarretan hondartzara joaten ginen, jateko orduan etortzen ginen (ordu biak inguru), igerilekura joaten ginen hondartzako kresala pixkat kentzeko. Gero, etxera joaten ginen jateko. Arratsaldean, berriz hondartzara joaten ginen eta ateratzerakoan etxera joaten ginen, dutxatzen ginen eta kalera joaten ginen, afaltzera, zerbait edatera....

Gero gauetan, nire aita-ama etxera joaten ziren eta nire arreba, nire lehengusina eta hirurok diskoteka batera joaten ginen gure lagunekin ondo pasatzera. Etxera gaueko ordu bietan edo, ailegatzen ginen.

Hamar egun hoietako batetan, Aquopolis´´ izeneko uretako parkera joan ginen. Egun horretan nire lehengusinen gurasoek, nire izeko eta osaba, Torreviejara etorri ziren egun batzuk pasatzera eta zazpirok joan ginen Aquopolis´´-era ondo pasatzera. Hor, oso ondo pasatu genuen hainbat txirristetan bota ginen eta primeran pasatu genuen.

external image filename-boomerang-jpg.jpg

5-Aupa Athletic!

Torreviejatik etxera bueltatu ginen, Athletic-Bartzelona-ko Super Kopa-ko partidua ikusteko San Mames-en.

Partidu eguna ailegatu zen. Nire arreba, nire lehengusina eta hirurok San Mames-era joan ginen. Nire lehengusina eta nire arrebak, galduko zuela esaten zuten eta nik ezetz esaten nuen. Partidua 4-0 geratu zen Athletic irabazle. Eta gero Bartzelonan, 1-1 geratu zen, orduan Athletick-ek Super Kopa-ko irabazle geratu zen.

Hurrengo egunean, Bilbo-ra joan ginen. Hor Athletick-eko jokalariek autobus bat atera zuten, jokalari guztiek Bilbo osotik bueltak emateko.

external image 1439848259_240465_1439850965_noticia_grande.jpg

6-Zaragoza

Uztailak 17an, Zaragoza-ra joan ginen bi egun pasatzera eta Zaragoza ikusteko. Niri ez zaizkit monumentuak eta gauza hoiek gustatzen, baina nire aitari asko gustatzen zaizkio. Azkenean, ondo pasatu genuen Zaragozan. Monumentuak ikusi eta gero Zaragoza pixka bat ezagutzera joan ginen, autobus turistiko batean.


external image Basilica_del_Pilar-sunset.jpg

7-Salou

Zaragoza-tik irten ginen eta Salou-ra joan ginen hotelexternal image arrow-10x10.png batean egoteko lasai-lasai. Ailegatu bezain laster, hoteleko igerilekura joan ginen, bero asko egiten zuelako. Hotelean dena sartuta genuekan; Afaria, Bazkaria, Gosaria, Lunch, Edariak...

7 egun egon ginen eta egun guztia gauak izan ezik hotelean ematen genituen. Gauetan, paseatzera joaten ginen, eta gau batzuetan, hotelean geratzen ginen, hoteleko antzerkiak eta show-ak ikusteko. Hotelexternal image arrow-10x10.png horretan, Euskal Herriko pertsona asko zeuden.

Salou oso esperientzia ona izan da, hainbat gauzetatik, hainbat pertsona ezagutu ditudalako eta oso hiri polita delako eta oso ondo egon naizelako.

external image jaime-i-hotel.jpg

8-Institutuko buelta//

Irailaren 8a ailegatu zen. Autobusa hartu genuen eta gora joan ginen institutu berria, gure tutorea, gure klasea eta gure ikaskideak ezagutzeko. Gure tutorea Lorena Muelas zela jakin genuen eta Gizarte emango zigula ere ikusi genuen.

Irailaren 9an, institutua hasi zen eta gaur egun arte.....

external image thumbbarandiaran1.jpg

IKASLE BIKAINA IZATEKO DEKALOGOA

Dekalogoa, izena esaten duen moduan, hamar ideietako zerrenda bat da.

1. Lehendabiziko gomendioa, klasean adi eta konektatuta egotea da. Eta horrekin gauzak errezago ulertuko dituzu.

2. Klasean adi egoten, azterketarako ez da asko ikasi behar, baina, ikasle ona izateko ikasi behar da.

3. Zerbait ulertzen ez ba duzu, irakasleari galdetu behar diozu, bestela dudarekin geratuko zara.

4. Irakasleak bidaltzen duten etxeko lan guztiak egin behar dira.

5. Etxeko lanak hoberen egin behar dira.

6. Irakasleak esaten dituen aginteak bete behar dira zehatz-mehatz.

7. Klaseko jarrera oso garrantzitsua da, jarrera ona edukitzean, kontzeptuak hobeago geratzen zaizkizu. Eta jarrera ere nota globaleko portzentai zati bat hartzen du.

8. Koadernoa garbi eta landuta edukitzea ere oso garrantzitsua da.

9. Zeure ikaskideekin ondo eramatea ere garrantzitsua da. Hori klaseko giroan nabaritzen da asko eta horrek zeure jarreran eragina du.

10. Azterketetan galdera guztiak erantzun behar dituzu, horrela irakasleak saiatu zarela ikusten du eta ariketa horretan ez dizu zero puntu jarriko saiatu zarelako. Batzuk zuriz utzita, irakasleak ikusiko du saiatu ez zarela eta nota baxuagoa izango da