viernes, 23 de noviembre de 2012

Sorgindutako futbol partidua

Dani, Kikaren anaia da eta bere ametsa, handitzean, lehen mailako jokalaria izatea da, oso garbi dauka. Oraingoz nahikoa du selekzioaren zale izatearekin. Selekzioak lortuko al du oraingoan munduko txapeldun izatea? Munduko txapelketan, ordea, selekzio onenak jokatzen dute soilik eta ezin zaie batzuei besteei baino balio gutxiago eman...
Horrek ondorio ikaragarriak ekar ditzake. Danik ongi daki hori eta baita telebistako estariak ere gogoratu eta gogoratu ari baita duela ordubete. Hori da, hain zuzen, Danik telebista aurrean daraman bigarren kanporaketarako partida noiz hasiko zain.

 --Partida handirako prest?-- Galdetu dio Kikak egongelara etorri denean. --Jakina!-- erantzun du Danik. Leporaino hornituta nago! --Beno, zure elastikoa eta zure bufanda ez daude gaizki...
baina ikusiko duzu zer gertatzen den ama ohartzen denean futbol botak etxe barruan jantzita dituzula-- Kikak berriz.

--Epelak hartuko dituzu! --Bah!, ni gehien balio duen ekipamenduaz ari nintzen-- erantzun dio Danik. Bost poltsa patata frijituz beteak eta bi botila freskagarri marisorginez lepo!

 Kika bere logelara itzuli da. Dani oihuka hasi da partida hasi delako. Kikak isiltzeko esan dio. Eta liburu bat irakurtzen ari da ,baina ez da liburu normala, sorginkeriako liburua da eta Kikak gaur ileapaintzailearen sorginkeria egiteko asmoa du.

 Kikak bere liburua irakurtzen hasiko da baina bat-batean Danik negarretan urtzen hasi da. Badirudi gauza serio samar jarri dela. Kika egongelan agertu denean Dani zotinka eta zoruan ostikoka ari da, tomate bat bezain gorri.

--BUAAA! Galtzen ari gara-- dio Danik erdi negarrez. Kikak Daniri lehen aldia dela eta gehiago geratzen dela esan dio eta Danik lasaitu egin da pixka bat. Baina jaten eta jaten hasi da. Eta Kikak bere logelara joan dan eta berriro Danik: EZZZZ!!! beste gol bat, orain bai dela ezinezkoa irabaztea.

Kikak paso egiten du eta ideia bat sortu zaio.Kikak pozioen libura hartu du eta Oroaldatzailea hitza aurkitu zuen.Horrek esaten zuen Pepinillo limoiarekin egin behar zirela,gero edan egin behar zen,eta edan bezain laster,hitz magikoak esan.

 Kikak horrexe egin du.Pozioa eginda zegoenean berak irentzi zuen eta hitz magikoak esan zituen: Txintxa lapintxa,urtxintxa mintza,alda baialda oro,salda zoro! -GOOOOOOOOOOOOL!-Esan zuen Danik.Eta kikak telebistako mandua hartu eta jokalariak kontrolatzen hasi da eta horrela GOOOLL,GOOOL eta GOOOL entzuten zen. 4-2 Selekzioa irabazten ziohan.Kikak irribarrez bere logelara joan da.

-OLE OLE OLE!-Oihu egin zuen Kikak.Danik oso pozik zegoen bere taldeak irabazi zuelako.Baina bere amak etxera heltzean eta Daniren gauzak lurretik ikustean...

-Dani etorri ona oraintxe bertan!-Esan zuen amak. Danik poz-pozik joan zen.Amak zigortuta zegoela esan zion baina berak bere taldea irabazi zuenez ez zitzaion importa ezer gehiago.

 Asier Trucios Alvarez.                          23-11-2012