sábado, 18 de octubre de 2014

ETORKIZUNA

Etorkizuna
Gure bizitza, etorkizunean asko aldatuko da. Gure garraioak, gure elektronika eta gure bizitza orokorrean, hau nire iritzi pertsonala da, bakoitzak desberdin imajinatzen du etorkizuna.

Gehien aldatuko den gauza, garraioak izango dira, orain garraioak errepide batetik joango dira baina etorkizunean, errepiderako autoak egongo dira, baina beste auto batzuk hegan egingo dute eta zeruan errepide modukoak egingo dituzte, ez dira denak autoak izango, robotak ere izango dira garraio publiko bat eta hegaz joango dira.

Gero, landaredia ere aldatuko da, eta landarediarekin batera landareak eta animaliak. Haiek leku berdinetan biziko dira, baina gurekin ere biziko dira, honekin esan nahi dudana zera da: animaliek gure bizitzaren antzekoa egingo dute, ikastetxera joango dira, etxeetan biziko dira eta hitz egingo dute pertsona normal batek bezala.

Ikastetxeak, asko aldatuko dira, bi adibide emango ditut,
1. Ikastetxean edo etxean ikasi ahal izango da, etxean ikasten duten pertsonek, ordenagailuaren bitartez ikasi beharko dute, eta jende gutxiago ikastetxera ba doaz, irakasle gutxiago egongo dira.
2. Irakasle batzuk, pertsonak izango dira baina beste batzuek robotak izango dira, haiei ordezkatu egingo diete. Eta denbora pasatzen denean, robotak hartuko dute ikastetxe guztien boterea.
Nik adibidez, euskarazko irakaslea izan nahi dut, baina robotek mandua hartzen badute, irakasleak izan nahi dugunok, zer egingo dugu?

Ekonomia,guztiz hasiko da, jende gehiago izatean, ekonomia hasi egingo da, lan gehiago egongo da, jendeak diru gehiago emango du hipermerkatuan, etab. Urte hauetan, krisia da gehien nabarmentzen dena munduan, baina urte horietan oso ekonomia ona edukiko dugu, jende asko hilko da, hainbat gauzengatik, beste guda mundialean sartuko garelako, eta berriz krisialdian amaituko dugu.

Medikuntza, asko aurreratu egingo da, sendagaiak egongo dira, baina urte horietan, jendeak ez ditu sendagaiak erabiliko, etorkizunean, txertoekin dena konponduko da, txerto bat eman hilabete bakoitzean eta ez zara txarto jarriko, beti ez du funtzionatuko baina %90 -a funtzionatuko du.

Odontologia ere aldaketak edukiko ditu, dentistara ere joan beharko gara, baina askoz gutxiago. Etorkizunean, aparatu bat sortuko dute, zure ahoa zaintzeko eta hortzak ondo edukitzeko.

Pertsonak ere asko aldatuko gara txikitik-handitara, gaur egun, orainaldian jendea hasi da 13-14 urteekin, drogak, alkohola eta hainbat substantzia edaten eta ziztatzen dituzte, etorkizunean, hau asko handituko da, jende gehiago drogekin eta alkoholarekin hasiko da, baina askoz txikiagoz, 10-11 urteekin jendea hasiko da bere bizitza galtzen, lehen ekonomiaren atalean azaltzen nuena.

Etorkizuna, jende batzuentzako ona izango da eta hainbat pertsonentzat ez hain ona.

RGHR.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario