miércoles, 25 de noviembre de 2015

NIRE BEGIAK EMATEN DIZKIZUT

1.Pelikularen laburpena eta analisia

Laburpena:
Pelikula honetan, emakumearenganako tratu txar bat ikusten da. Protagonista nagusia, tratu txarrak jasotzen duen emakumea da (Pilar). Beste protagonista nagusi bat, tratu txarrak egiten duena da (Antonio), hau da; Pilar erasoa sufritzen duena da eta Antonio erasotzailea. Gero, hainbat pertsonai sekundarioak agertzen dira; Antonio eta Pilarren semea, Pilarren ahizpa eta haren ama.

Pelikularen hasieran, tratu txar kasu larria ikusten da. Pilarrek etxetik ihes egiten du, Antonioren tratu txarrak atzean uzteko. Errealitatean, Antoniorengan ihes egiten du. Pilarrek maleta hartu eta bere semearekin batera, bere ahizparen etxera joan ziren. Ahizpak, ez zuen oso ondo ulertzen bere ahizpa Pilarren etorria, baina, Pilarren ahizpa Pilarren etxera hainbat gauza hartzera joan zenean, denetaz konturatu zen. Pilarrek bere kaxoian, hainbat mediku akta zituen. Bere arrazoi nagusia, eskaileretatik jauzi zela izan zen. Eskailerako golpeak zirela esaten zien medikuei.

Pilarrek bere ahizpari, Antonioren erasoak kontatu zizkion eta ahizpak(Ana izenekoa), Antonio gehiago ez ikusteko gomendioa eman zion.
Anak Pilarreri, eliza batean lana aurkitu zion. Lan horretan, hainbat lagun ezagutu zituen eta berriz Antoniorekin topatu zen lanaren kanpoaldean. Antoniok, loreak oparitu zizkion eta berak tontolapiko moduan Antoniorekin bueltatu zen etxera. Anak bronka bota zion bere ahizpa Pilarreri, Antoniorekin bueltatzeagatik.

Antoniok, emakumeen tratu txarrak sahiesteko txarla batera joan zen beraren arazoak konpontzeko. Baina, txarla hoiek entzuterakoan ez du ezer bere burura sartzen eta Pilarreri tratu txarrak egiten jarraitzen dio.

Pilarrek, Antoniorekin bueltatu zen etxera eta bere ahizparen ezkontzara biak batera joan ziren. Ana, Pilar bere senarrarekin batera ikustean asko haserretu zen eta Pilarrekin hitz egitera joan zen. Elkarrizketa eta gero, Pilar, Antonio eta haien semea ezkontzatik joan ziren.
Pilarrek haren lanean oso pozik zegoen, asko gustatzen zitzaiolako. Egun batean, hainbat koadro interpretatzeko lana proposatu zioten. Pilarrek, Antoniori galdetu zion, zer iruditzen zitzaiola lan hori. Antoniok aurpegi arraro bat jarri zion, baina azkenean utzi zion.

Pilarrek, lanarekin oso pozik zegoen, baina Antoniok, egun batean beraren lana ikustera joan zen eta haserretuta amaitu zuen. Antoniorentzat, beraren emaztea oso arropa pozgarriarekin jantzita zegoen. Antoniok hori Pilarreri esan zion eta berarekin haserretu zen.

Pilarreri, beste lan bat proposatu zioten, baina, Toledotik kanpo. Pilarrek Antoniori baimena eskatu zion eta Antoniok ezetz esan zion eta hainbat gauza txarrak esan zizkion. Baina Pilarrek, haren hitzak pikutara bota zituen. Eguna ailegatu zenean....

Pilarreri bere etxeko telefonora deitu zioten, baina, ateratzerakoan, Antoniok atea itxi zion. Antoniok biluzitu zuen Pilar eta terrazara biluzik atera zion, denek ikusteko. Antoniok, Pilarreri mutikoek hari begiratzea sexu pentsamenduekin gustatzen zitzaiola pentsatzen zuen. Pilarrek, beldurtu zen eta txis egin zen. Antoniok, Pilarren beldurra ikusterakoan, gelditu zen. Pilarrek, Antonio salatu zuen eta etxetik joan zen Antonio bakarrik utziz, merezi zuen moduan.

Analisia:
Pelikulako gaia, dudarik gabe ``tratu txarra´´ da. Gaur egun oso gai tratatua da eta oso gai erasogarria. Gai hau espainian eta mundu osoan, ia gairik larrienetarikoa eta zorigaitz, gertaera asko dituen gaia da.

Pelikularen bitartez mezu bat bidali nahi die hainbat gizonei. Gizon batzuk, haien emakumeak maltratatzen dituzte arrazoirik gabe. Gizonek ez gara erlazioaren burua. Erlazioa biona da eta ezin ditugu emakumeak maltratatu. Sexu desberdina dugu baina, horrek ez du esan nahi maltratatzeko eskubidea dugunik.


Pelikulak mezu ezkutatu bat ezkutua dauka ``Azkenean, pertsona batek min egiten dizunean, min hori oso handia ba da, oso gutxitan desagertzen da´´

2. Aurtengo kasuak

1.Kasua: Valentziako emakume baten maltratua

36 urtetako emakume baten senarra, hari hil zion Balentzian 11/05/2015an. Patrizia eta bere senarrak, 3 seme/alaba zituzten. Patriziaren senarra, Patriziari umeak eskolan zeudenean hil egin zion labana batekin.


Patriziaren senarra, Patrizia hil zuen momentuan, poliziari deitu zion. Poliziak, haren etxera oso azkar ailegatu zen eta Patriziaren gorputz-hilda aurkitu zuen. Patriziaren senarrari kartzelara eraman zioten eta 20 urteko epea jarri zioten, hau da; 20 urte egon behar zela kartzelan sartuta egin zuenagatik.


Patriziaren familia, Patriziaren hilketaren zergatia jakin nahi zuten. Senarra hil zuela esatean, beraren ahizpak, espero zuela esan zuen. Patriziak, bere ahizpari dena kontatzen zion eta Patriziak, beraren senarra, pixkat amorratuta zetorrela beti beraren lanatik esan zion bere ahizpari. Egun batean jo zuela ere esan zion. Beraren ahizpa kulpa sartuta zuen bere gorputzean, berak hori momentuan gelditu behar zuela esanez.


2.Kasua: Donostiko emakume baten maltratua

34 urtetako emakume batek, bere senarraren maltratua sufritu zuen. Baina, denboraz, konturatu zen eta poliziarengana joan zen kexa bat jartzeko. Kexa hori onartu zioten eta haren senarra kartzelara sartu zioten 4 urte. Emakume bat jotzeagatik, urte gutxi dira.


Emakumeak, poliziarengana joan zenean, hainbat kolpe zituen begietan eta aurpegi osotik. Hanketan, hainbat labanekin egindako mozketak ere bazituen.

Haiek bi, 2 seme/alaba zituzten. Seme-alaba hoiek ez zuten honetaz ezer jakin eta ez zieten ezer esan, umeak zirelako. Emakumeak, deprezio handi bat hartu zuen eta oso txarto pasatzen ari da, gaur egun ere.


3.Kasua: Asuntaren aita-ama neskatoa hil zuten

Asunta, 12 urteko neska txinatar bat zen. Haren aita eta ama adopzioan eman zioten eta espaniar bikote bat hartu zuten adopzioan. Baina, oraindik arrazoiak jakin barik, aurkitu dituzten probei erreferentzia eginez, adopzioan hartu ziotenek hil egin zuten eta orain hainbat hilabete epaiketa eta epaiketetan egonda, kartzelara eraman diete eta 18 urte kartzelan egoteko epaitu diete.


Asunta, basoan hilda agertu zen. Haren gorputzaren ondoan korda bat zegoen, hau da; haren gurasoek, korda batekin hil zuten. Baina, analisiak egiterakoan, beste gauza batzuetaz konturatu ziren. Asunta hiltzeko, hainbat pilula ematen zioten. Pilulak uran sartzen zioten, eta hainbat pilula jan zituenean, neskari korda batekin hil zuten. Korda berdin bat, gurasoen etxean aurkitu dute. Horrek lehengo pista eman die.


Ez dut ulertzen nola jendeak, beraren seme-alabak edo haren emaztea hil ahal duten. Nik ezin izango nuen ezta hori egin, ezta horrekin zerikusia duten pertsonekin hitz egin. Hori egiten dutenek, pertsona oso txarrak dira eta arazo larri bat dute haren buruan.

3.Lege aldetik nola ikusten da emakumeek sufritutako tratu txarrak?
Gaur egun, emakumeen tratu txarren kasua, oso kasu epaitua da zoritxarrez. Denborarekin, emakume gehiagok tratu txarrak sufritzen dituzte. Tratu txar horiek, oso kondena txikiarekin zigortzen da nire ustez. Gizon batek, beraren emakumeari tratu txarrak egiten badizkio; 2 hilabetetik 5 urteko kondena jarri ahal diote, tratu txarren arabrera. Adibidez, hainbat aldiko tratu txarrak egiterakoan, 3 urteko kondena jarriko zieten.
Eta, tratu txar horiek, hilketan amaitzen ba dute 20 urtetik gorako kondena edukiko zuten. Niretzat oso kondena txikia jartzen diete. Nik, epailea izango banintz, urte asko egongo ziren kartzelan sartuta. Emakume batek, tratu txarrak sufritzerakoan, hilketa moduko bat da berarentzat. Eta horrek, 15 urteko kondena jarriko nien eta hilketarengatik, bizitza osoa hor sartuta. Emakumeen kasutan zein umeen kasutan ere.
Emakumeei egindako tratu txarrak, ez dira soilik zaurien eta biolentzien kasuak ikusten. Emakumeari ere psikologikoki tratu txarrak egin ahal diete ere.

4.Nire ikuspuntua
Ni emakumea izango banintz, eta nire senarraren partez tratu txarrak jasoko banitu... Lehendabiziko tratu txarra jasotzerakoan, poliziarengana joango nintzen, kexa bat jartzeko eta urruntze agindu bat ere jarriko nuen.

Hainbat emakumeek, ez dute nik proposatutakoa egiten. Emakume batzuk, haren senarraren amodioarekin geratzen dira eta txarrarekin ez dira geratzen. Itsututa daude. Haren amodioa beraren senarrarengatik, txarrena alde batera uzteak eragiten die. Horrek, emakumearen tratu txarrak handitu egiten ditu. Emakumeek, tratu txarrak detektatzerakoan, poliziarengana joan behar izango ziren lehen bai lehen. Gero, kexa bat jartzerakoan, haren senarra kartzelara eramango zuten eta epaiketa egongo zen. Eta haren senarra kartzelara eramango zioten eta hor hainbat denbora egongo zen.

Nik ez nuen INOIZ emakume bati tratu txarrak egingo. Emakumearen eskubideak, gizonen eskubideen berdinak dira. Emakumeak naiz gizonak, ez dugu beste pertsona bati tratu txarrak egiteko aukerarik ezta beharrik.
Kasu honetan, esku-zabal ibili behar da. Kasuaren tratamendua oso gogorra izan behar da. Aurreko puntuan esan dudan moduan, emakume bat jotzeagatik 2 hilabetetik 5 urterarteko kondena jartzen diete. Nire ustez, oso kasu txarra da eta oso larria ere. Eta urteko-kondena altuagoa jarri behar zieten. Munduko kasuetatik larrienetariko bat delako.


5.Nire iritzia
Nire ustez, mundu osoko pertsona gehienek pentsatzen duten bezala, oso ideia txarra eta potrozo itzela da emakumearen tratu txarren kasua. Emakumeak zein gizonak, pribilegio eta ez-pribilegio berdinak ditugu.

Tratu txarrak egiten dituztenek, burutik oso txarto egon behar dira, eta oso pertsona jeloskorrak izan behar dira. Tratu txarren zergatiaren erantzuna, geure buruari pertsona askok galdetzen diogu. Hainbat urte atzera eginez, emakumeek gizonen menpera zeuden. Gizonek lan egiten zuten eta dirua etxera ekartzen zuten eta emakumeek etxeko lanak egiten zituzten, hau da; etxeko garbiketa, afaria... Eta gizon batzuk oraindik etapa horretan bizi dira. Eta ez dira konturatzen, etapa hori atzean utzi dugula eta orain, emakumeen eta gizonezkoen pribegioak berdin-berdinak direla.

Ez dut ulertzen, nola gizon batzuk, haien emakumeei jotzen dieten. Ezta, nola hil ahal duten haren emakumea. Batzuk, ustekabean egiten dute. Baina ustekabean egiten dutenek, oso gutxi dira. Beste batzuk, beraren burua soilik ikusten dute. Haren afaria, haren ohea garbi, haren etxea garbi... Eta ez dute ulertzen, haiek ere altxatu ahal direla eta haren ohea garbitu, egin eta haren etxea garbitu ere egin ahal dutela.


Kasu hau, munduko kasu importantenetariko bat da, hau da; tratatuenetariko bat. Hainbat bilera egin dira, kasu hau babesteko. Gaur egun, ikastoletan eta institutoetan, hainbat bideo, txarlak ... egiten dira kasu hori gelditzeko. Baina, nire ustez, kasu hori ez dauka erremediorik. Tratu txarrak egiten dituztenek, etxean ikusi dutelako edo haren lagunen batetik ikusi dutelako egiten dute. Adibidez, etxean, ama guztia egiten badu eta aitak sofan etzanda badago, horrek haien semeek kalkatuko dute, hau da; berdin egingo dute. Etorkizunean, tratu txarrak egiten dituzten gizonen multzoa desagertzeko edo murrizteko, aita-ama-ekin hitz egin behar da. Eta, kartzelako kondena handitu beharko zen. Adibidez, gizon batek, beraren emazteari tratu txarrak egiten dio, hau da; jo egiten dio, berarekin sexua ez duelako eduki nahi. Gizonak, kartzelara joango da. Baina, kartzelan 3 urte gutxi gora behera egongo da. Gizona, gero kartzelatik aterako da, eta beraren espedientean jarrita egongo da soilik. Haren emaztea, maitasunari beldurra edukiko dio, sufritu duenarengatik. Hori, ez da batere justua.

Lan guztian aipatu dudan moduan, gizon emakumeek ez dute desberdintasun asko. Desberdintasun bat, sexua da, eta horrekin batera gure aparatu sexuala, gure gorputzaren atal batzuk eta gure gorputzako aldaketa batzuk ere. Baina, moralki, lan egiteko ahalmena... gauzekin desberdintasunik ez dago.


Gizon batzuk, potrozo hutsak dira eta ez dute begiak ireki nahi. Baina, ez dute ulertzen, hainbat urte lehenagoko etapa AMAITU dela eta emakumeek eta gizonek eskubide berdinak ditugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario