domingo, 24 de mayo de 2015

Maite eta Roko Mamua

Bazen behin negu hotz batean, Maite izeneko neska beldurgarri bat, bere etxean mamuak zeudela pentsatzen zuena. Eta..... egia zen! Bere etxean mamuak zeuden, baina bere amak ez zion sinesten.

Ez ziren mamuak, mamu bakarra zen, Roko izenekoa, ikustezina zen eta umeei beldurtzeko prest zegoen beti, hau da, mamu beldurgarria zen.
Maiteri kalte handia egiten zion, eta Maitek, Rokok egiten zizkion mamukeriak asko beldurtzen zioten. Egun batean, Maitek katarroa hartu zuenez, ohean gelditu behar izan zuen.

Bere amak lan egiten zuenez bakarrik gelditu zen- Bat-batean Roko mamu maltzurra agertu zen eta mamuak honela esan zion:
-Zu gaixorik zaude eta bakar-bakarrik etxean.

Maitek ahotsak entzutean honela esan zuen:
-Ama, ama, mamua!!!!!!

Beldurtuta Maitek telefonoa hartu eta amari deitu zion honela esanez:
-Amatxo, amatxo etxean mamu bat dago. Zatoz azkar mesedez!

Ama lana utzi eta nagusiari esan zion:
-Nire alaba gaixo dago eta etxean bakarrik, berarekin joan naiteke?
-Bai zoaz - erantzun zion nagusiak.

Amak kotxea hartu zuen eta etxerantz abiatu zen.

Etxera heltzean Maite negarrez zegoen eta amak jarabea eman zion.
-Hobeto zaude laztana? -Galdetu zion amak.
-Bai hobeto nago, baina beldur naiz - erantzun zion Maitek.
-Beldur! Zergatik? -galdetu zion amak harriturik
-Etxean mamuak daudelako - erantzun zuen Maitek beldurtuta.
-Ez esan tontakeriak! - aipatu zion amak

Orduan mamua azaldu zen eta amak Maiteri arrazoi guztia eman eta mamuak honela esan zuen:
-Nik Maiterekin mamukerietan jokatu nahi nuen.

Bi ordu pasa eta gero Maitek honela esan zion amari:
-Ama, ni mamuarekin jolasten geldituko naiz.
-Primeran Maite. Bitartean ni erosketak egitera noa - jarraitu zuen amak
-Ama ohetik jaiki naiteke? - galdetu zuen Maitek.
-Bai. Maite - erantzun zion ama

Ama erosketak egitera joan zen eta Maite mamuarekin gelditu zen eta honela galdetu zion:
-Aizu mamu, nola deitzen zara?
-Roko deitzen naiz - esan zuen mamuak.
-Pelikula bat ikusi nahi duzu? - galdetu zion Maitek.
-Bai- erantzun zuen Rokok
-Zein? - galdetu zuen Maitek
-Peter Pan - erantzun zuen Rokok
-Ongi da - esan zuen Maitek.

Pelikula erdia ikusita zutenean ama agertu zen eta honela galdetu zien Maite eta Rokori:
-Zelan biok?
-Primeran - erantzun zuten biek.
-Zer nahi duzue bazkaltzeko?
- Nik dilistak, okela eta laranja nahi ditut - esan zuen Rokok
-Nik berdin - aipatu zuen Maitek.
-Maite, laztana hobeto al zaude? - galdetu zion amak.
-Bai ama, primeran nago - erantzun zuen Maitek.

Bazkaldu eta gero Rokok Maiteren amari bere etxean bizi nahi zuela esan zion. Amaren erantzuna baiezkoa izan zen eta Maite poz-pozik zegoen.

Gauean aita etxean sartu eta mamua ikustean hauxe esan zuen:
- Guretzat da?
-Bai! - erantzun zuten Maite eta amak irribarre handiarekin.

Festa bat antolatu zuten Rokoren etorrera ospatzeko eta handik aurrera poz-pozik bizi ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario