ETXEKO LANAK
Etxeko lanak, bere izena esaten duen moduan, etxean egiten diren lanak
dira. Nire kasuan, etxeko lanak, ikastetxekoak dira, baina, beste
kasuetan, garbiketa, sukaldaritza, etxea mantentzea etab. Ere esaten
zaie etxeko lanak. Eta idazlan honetan haiei buruz hitz egingo dut,
baina nik egiten ditudan etxeko lanak, zehaztuko ditut.
Hainbat gauzetarako baliogarriak dira, irakasleek, klasean teoria ematen
dute eta azaldu egiten dute denok ulertarazi arte. Gero, teoria hori
aplikatzeko, hainbat ariketa ematen digu, ariketa horiek normalean
klasean hasten dira eta gero, etxean bukatu egiten ditugu. Teoria
erreforzatzeko balio duela da horren alderik onena. Beste etxeko lan
batzuk, adibidez, sukaldaritza, janaria egiteko balio du eta garbiketa,
arropa edo hainbat gauza garbi eukitzeko eta erabili ahal izateko, balio
du.
Nire ustez, etxeko lan batzuk txikitu behar dira, klasean bidalitakoak
asko dira eta denbora asko kentzen dizu. Lehen Hezkuntzako 1. mailan,
etxeko lanak jartzen hasten dira, 5 minutu ematen dute etxeko lanetan,
2.mailakoak, 10 minutu, 3. mailakoak 15 minutu, 4. mailakoak 20 minutu,
5.mailakoak 25 minutu eta 6. mailakoak 30 minutu. Institutora pasatzean
eta Bigarren Hezkuntzean, etxerako lan asko bidaltzen dute. DBH
1.mailan, 35 minutu egoten gara etxeko lanak egiten, DBH 2 mailakoak, 40
minutu, DBH 3. mailakoak, 45 minutu eta DBH 4 mailan, 50 minutu, eta
ikasten dugun denbora kontatu barik. Etxeko lanak handitzen ba ditugu,
imaginatu zenbat denbora eman behar genuen etxeko lanak egiten.
Sukaldaritza eta garbiketa ez dira txikitu eta handitu behar, orohar
sukaldaritzan denbora gutxi ematen dugu eta garbiketan ere bai, baina,
denbora gehiago emango bagina sukaldaritzarekin, janari asko egingo
genuke eta loditu egingo ginateke, eta gutxiago ematen ba dugu,
gosearekin geratuko gara. Garbiketaren kasuan, denbora gehiago ematen ba
diogu, arropa barik geratuko ginateke, dena bustita egongo delako eta
txikitzen ba dugu, arropa zikina geratuko da zure altzairuan eta arropa
zikinarekin joan behar izango zara.
Maisuek eta irakasleek, ez diote garrantzi handia ematen etxeko lanei,
positibo eta negatiboak jartzen dute eta ebaluazioan, puntu batean edo
gutxiagotan baloratzen dute. Nire ustez, garrantzi gehiago eman behar
diete etxeko lanei, etxeko lanekin denbora asko galtzen dugulako.
Azterketak egiten ditugu eta garrantzi oso handia ematen diote,
adibidez, nire gizarteko irakasleak, zortzi puntutan baloratzen ditu
azterketak eta gero bi puntu, koadernoa, jarrera eta etxeko lanak. Nire
ustez, puntuazio gehiago hartu behar dute etxeko lanek, ebaluaziozko
notetan. Beste aldetik, gure esfortzua etxeko lanak egiten, irakasle
gutxik baloratzen dute, beste batzuek pentsatu gabe egin duzula esaten
dute, ariketa txarto egiten duzunean. Gero, sukaldaritza, asko
baloratzen dugu batzuek eta garbiketa ere bai, batzuetan nire ama ezin
duenean egin, nik egingo dudala esaten diot eta berak eskertzen dit
asko, eta berak egiten duenean (gehienetan) nik, nire arreba eta nire
aita asko eskertzen diogu.
Maisuak, pertsona batek egindako etxeko lanen idazlana erakutsi zigun,
eta hor, beste lekuetan, etxeko lanik ez dutela editen ikusi genuen.
Etxeko lan gutxiago egiten dute eta Espainarekin konparatuta, haien
batez besteko nota gurea baino askoz handiagoa da, ADB. Korean. Horrek,
etxeko lanak ez direla oso importanteak nota onak ateratzeko irakasten
digu. Finlandian ere, hori gertatzen da, ez dute etxeko lanik eta egiten
dugunen batez besteko notarekin konparatuta, haien batez besteko nota
altuagoa da, inork ez daki zergaitia, baina azkenean aztertu egingo dute
eta erantzuna emango dute. Sukaldaritza eta garbiketa, leku guztietan
berdina da.
Etxeko lanak, alde onak eta alde txarrak dituzte. Alde onak eta alde
txarren zerrenda kantitate ia berdina da. Alde onak esaten hasiko naiz.
Etxeko lanak egitean, nota hobeak aterako dituzu, dudak ateratzen
zaizkizu eta andereño edo maisuarengana joan ahal zara, duda hori edo
horiek argitzeko. Baina alde txarrak ere dituzte etxeko lanek. Etxerako
lanak egiten, denbora asko galtzen duzu beste gauza bat ikasteko. Egun
batean, azterketa bat ba daukazu, aurreko egunean, ikasteko orduan,
etxeko lanak azkenerako utzi nahi duzu eta 00:00 arte edo gehiagorarte
egoten ikasten eta etxeko lanak egiten eta hurrengo egunean ez zaude
deskantsatuta azterketa egiteko. Sukaldaritza eta garbiketaren alde ona,
jan eta arropa garbi eukiko duzula da eta txarra, denbora galtzen
duzula.
Nire ustez, etxeko lanak ez dira beharrezkoak nota onak ateratzeko eta
denbora galtzeko balio dutela uste dut. Gero, hainbat irakasleek ez dute
esfortsua eta ahalegina kontuan hartzen eta ez dute pentsatzen, hainbat
ikasgai ditugula ez bakarrik berak emandako ikasgaia. Nire gelako
gehienek pentsatzen dute hori, eta irakasle batzuek ere pentsatzen dute.
Irakasleek, ere, etxeko lanak dituzte, gure lanak, azterketak eta
kuadernoak zuzentzea, baina, haiek hainbat denbora ematen dute zuzentzen
eta guk hamalau orri, egun batetik bestera egin behar ditugu.


