sábado, 15 de noviembre de 2014

Nire oporrak Tenerifen

(Nire oporretako bidai gogokoenari buruz zerbait azaldu nahi nuen)

1.Teneriferako bidaia prestatu


Lehendabizi, bidai-agentziara joan ginen hegazkinerako billetea eta hotela hartzeko. Egun horretan nik oso pozik nengoen hegazkina probatuko nuelako. Baina arazo handi bat zegoen, ez zeuden egun horretarako Bilboko aireportutik Tenerifeko aireportura joaten ziren hegazkinik eta Madrileko aireportutik atera egin behar izan genuen.Bidaia aste batekoa izan zen.Egunak pasa eta gero, bidaiaren eguna ailegatu zen. Nire ama maletak prestatzen hasi zen.Zenbait arropa eta hainbat bainuko tresnak sartu zituen.

external image agencia-de-viajes-online.jpg



2.Leioatik-Madrilera

Leioatik, goizeko hamaiketan atera ginen kotxearekin. Kotxearekin 4 ordu egin genituen Madrileraino. Madrilera gutxi gora behera arratsaldeko hiruretan ailegatu ginen eta ailegatu bezain laster jatera joan ginen eta gero ziztu bizian aireportura joan ginen hegazkina hartzeko. Gure hegazkina arratsaldeko seietan ateratzen zen, baina arratsaldeko bostak eta erdietan hegazkinaren barruan geunden. Niri hegazkina, beldur asko ematen zidan eta ``Ryanair´´ konpainiarekin joatean beldur gehiago ematen zidan. Konpainia hori fama oso txarra zuelako.

ferrari458600.jpg



3.Barajasetik-Tenerifera


Hegazkina ibiltzen hasi zen Madrileko aireportutik (Barajas) eta azkenean aireratu egin zuen. Airean geundenean nire urduritasuna oso handia zen, baina azkenean oso ondo pasatu nuen eta asko disfrutatu nuen hegazkinean. 3 orduko bidaia izan zen eta oso polita zen hegazkineko leihoetatik hodeiak ikustea. Hegazkina lurreratu zenean Ipar-tenerifeko aireportuan geunden.Eta Tenerifetik abiatzeko, kotxe bat alokatu genuen. Tenerife bi zatitan banatzen da. Hego-Tenerife eta Ipar-Tenerife baina gure hotela ipar Tenerifen zegoen.


4-Hotela

Tenerifeko iparraldean, hainbat lurralde daude eta guk Puerto de la cruz´´ izeneko lurraldean egon ginen PUERTO DE LA CRUZ´ izeneko hotel batean. Hotel hori 4 izarrekoa da eta 7 solairuko hotel polit-polita zen. Guri 5 solairuan egotea tokatu zitzaigun. Tenerifeko maskota, muskerra da eta hotel barruan, igerileku lekuan eta hainbat lekutan hainbat musker zeuden hortik solte. Asko gustatu zitzaidan muskerrarena. Ailegatzean logelaren giltza hartu maletak logelan utzi eta afaltzera (T.I) joan ginen. Afaldu eta gero oso ongi pasatu genuen sugeen erakusketarekin. Hainbat pertsona zeuden sugea ikutzeko baina niri nazka asko ematen didate eta ez nuen sugea hartu. Saioa eta gero, igerilekuaren ``chil-out´´ batera joan ginen. Eta egun horretan, san Francisco bat eskatu nuen eta eman zidaten alkoholarekin eta nik ez nintzen konturatu azkenerako. Eta gero pixka zorabiatuta sentitzen nintzen. Gero, logelara joan eta oso ondo lo egin genuen.

4.jpg




5.Lehenengo eguna


Altxatu eta gero, gosari gozo gozoa hartzera joan ginen. Bazkaria eta gero, Ipar-Tenerifetik buelta bat ematera joan ginen kotxearekin. Ipar Tenerifeko ibilbidera joan ginen denda batzuk ikustera familiari hortik zerbait ekartzeko eta txangoak prestatzeko. Ibilbidea oso luzea izan zen baina gero, hotelera bueltatu ginen, bazkaldu eta igerilekura joan ginen, oso lasai egoteko .Arratsalde osoa egon ginen igerilekuan, eta afaldu eta gero hondartzatik paseo bat egin genuen, eta gero ohera lo egitera eta hurrengo egunera.

5.jpg



6.Hurrengo eguna


Hondartzara joan ginen, beltz pixka bat ipintzeko. Nik tripako minarekin nengoen, baina hondartzan disfrutatu nuen harri oso politak ikusten.Kolorezko harriak oso politak. Hondartza eta gero, berriz igerilekura joan ginen. Eta gauean berriz afaldu eta ohera joan txangoetarako prestatzeko.

6.jpg


7.Txangoak



7.1 Teiderantz


Gure hirugarren egunean, Teiderantz abiatu ginen. Teidera joateko kotxea genuen eta hainbat kurba zeuden ailegatzeko. Asko zorabiatzen zuten, baina azkenean Teidera ailegatu ginen. Teideko ilara itxaron genuen, eta azkenik teleferikoan igo eta Teideren ia gailurrera eraman zigun. Gero, guk permiso bat hartuz, gailur gailurrera ailegatu ginen oinez. Hor goian arnasteko oso zaila zen.Hor Teideko gailurrean sumendia zen eta hainbat urte pasa eta gero oraindik ke pixka bat ateratzen da eta hor ukitzean oso bero zegoen. Teidetik jaitsi bezain laster Hego-Tenerife ezagutzera joan ginen. Hor hainbat herrialde zeuden eta nire aita hortik galdu egin zen kotxearekin. Masca izeneko herrialde oso txikia ikusi genuen. Kurba asko zeukan ailegatzeko eta niri ez zitzaidan batere gustatu. Gero, uharri bat ikusi genuen, oso polita zen. Ia gehien gustatu zitzaidana.
Gero, hotelera bueltatu eta afaldu genuen. Egun horretan bazkaria galdu genuen, baina gosaritik hainbat gauzak eraman genituen hortik jateko.

7.1.jpg



7.2 Loro Park


Egun horretan, bazkaldu eta trena hartzeko ibilbidera joan ginen. Trena hartu eta Loro park-era abiatu ginen. Hor hainbat animali ikusi genituen eta ordu konkretu batzuetan, hainbat ikustaldi zeuden. Lehendabizi izurdeen ikustaldira joan ginen, oso ikustaldi polita izan zen. Izurdeek 2 pertsonei txalupa txikian eramaten zuten buelta bat ematera, eta izurdeek korda batzuk salto egiten zituzten eta hainbat gauza gauza harrigarri. Oso ikustaldi dibertigarria izan zen.Gero, itsas lehoien ikustaldira abiatu ginen. Haiek barre egiten ziguten denoi. Baina hoberena orken ikustaldia izan zen. Haiek, saltoka ibiltzen ziren eta denoi zipriztindu ziguten. Nik busti bustita amaitu nuen, sorte onez nire amak bustiko genuela ba zekiela eta motxilan beste arropa zeukala aldatzeko. Gero, pixka lasaitzeko loro ikustaldia ikustera Joan ginen. Baina niri ez zitzaidan batere lasaitu. Batek, nire besaburuan jarri zen eta niri ez zitzaidan asko gustatu. Baina azkenean loroak niri guapo esatean pixka lasaitu zidan. Animali guztiak ikusi eta gero, Hotelera abiatu ginen lasai-lasai trenarekin. Hotelera ailegatzean, afaldu, chil-out-ean egon eta ohera berriz.

7.2.jpg


7.3 Hondartzen eguna


Esnatu, gosaldu eta hondartzara abiatu ginen. Hotelaren behealdean zegoen hondartzara joan ginen lehendabizi. Gero, harrizko hondartza batera joan ginen. Eta azkenik, eta hoberena ``Las Teresitas´´ izeneko hondartza famatura joan ginen. Hor oso pozik egon nintzen uretan sartuta eta arrainak eta karramarroak harrapatzen. Hondartzan egon eta gero, Mc Donalds-era joan ginen jatera, hoteleko janariaren ordua amaitu zelako. Gero bai, hotelera joan ginen eta dutxara sartu eta Tenerifen bizi den nire aitaren lehengusinarekin geratu ginen zerbait edateko. Hainbat ordu iraun genuen berarekin hitz egiten baina hotelera joatean afaldu eta nire aitaren lehengusinarekin buelta bat ematera joan ginen.


7.3.jpg

8.Ia Amaiera

Amaiera ailegatzen hasi zen eta gure azken gaua zen hotel horretan. Lehendabizi egin genuena gure familiakoei opariak erosi. Gero, guri gustatzen zitzaiguna hartu.Gero bazkaria hartu eta kalera joan ginen gure lagun batzuekin. Gero, hotelera joan ginen eta afaldu eta gero Miss-Misster kids and olds tokatzen zen. Eta denok parte hartzen genuen. Nire arreba eta nik logelara joan ginen guapo-guapo ipintzeko. Irabazten zuenak Gran Canaria´´ uhartera joateko bidaia egiten zieten dohainik. Desfilera ailegatzean, nire izena entzutean atera nintzen eta nire laguna Marcos´´ nire aurretik atera zen. Sailkapenarekin hasi zirenean, nire arreba hirugarrena geratu zen nesken arloan baina niri ez zidaten izendatu. Baina, gero zerrendaketa ikustean bostgarren postuan geratu nintzen 30 mutiletik eta nire laguna 20-ta piku garren postuan geratu zen. Gau hori gure azken gaua zen hotelean eta gogoz disfrutatu genuen.

8.jpg



9.Azken eguna(Tenerife-madrid Madrid-bilbao)

Altxatzean gosaldu eta maletak prestatzera joan ginen. Gero igerilekua eta chil-out a agurtzeko berriz horra joan ginen. Arratsaldean gure logela utzi behar genuen eta logela bat uzten ziguten dutxatzeko eta dena preparatzeko ondo. Gure aurrean 5 mutil eta 5 neska sartu ziren. Guk sartu ginen eta dutxa hartu eta gero hoteletik atera eta aireportura joan ginen. Aireportura ailegatzean kotxea utzi eta gure hegazkinaren ilaran jarri ginen. Kasualidadez, hoteleko 5 neska eta 5 mutilak gure hegazkinean ere zeuden. Baina gure hegazkinavuelling´´ izeneko konpainiakoa izan behar zen baina arazo bat sortu zen hegazkin horretan, nik oso pozik nengoen ryanair konpainiarekin ez genuelako bidaiatuko, baina azkenean itxaroten ez egoteko ryanair´´ hegazkina ekarri zuten eta berarekin egin genuen hegan. Madrilera ailegatzean, autobus batekin hartu ziguten eta aireportuko irteeraraino eraman ziguten.Irteeran gure kotxea hartu eta 4 ordu pasa eta gero gaueko biak ziren eta Leioara ailegatu ginen. Eta ohera sartu eta arratsaldean lagunekin atera eta bizitza normala egin genuen Torreviejara joan arte.
9.1.jpg
999.jpg9.11

No hay comentarios:

Publicar un comentario