sábado, 15 de noviembre de 2014


ETXEKO LANAK
Etxeko lanak, bere izena esaten duen moduan, etxean egiten diren lanak dira. Nire kasuan, etxeko lanak, ikastetxekoak dira, baina, beste kasuetan, garbiketa, sukaldaritza, etxea mantentzea etab. Ere esaten zaie etxeko lanak. Eta idazlan honetan haiei buruz hitz egingo dut, baina nik egiten ditudan etxeko lanak, zehaztuko ditut.

Hainbat gauzetarako baliogarriak dira, irakasleek, klasean teoria ematen dute eta azaldu egiten dute denok ulertarazi arte. Gero, teoria hori aplikatzeko, hainbat ariketa ematen digu, ariketa horiek normalean klasean hasten dira eta gero, etxean bukatu egiten ditugu. Teoria erreforzatzeko balio duela da horren alderik onena. Beste etxeko lan batzuk, adibidez, sukaldaritza, janaria egiteko balio du eta garbiketa, arropa edo hainbat gauza garbi eukitzeko eta erabili ahal izateko, balio du.

Nire ustez, etxeko lan batzuk txikitu behar dira, klasean bidalitakoak asko dira eta denbora asko kentzen dizu. Lehen Hezkuntzako 1. mailan, etxeko lanak jartzen hasten dira, 5 minutu ematen dute etxeko lanetan, 2.mailakoak, 10 minutu, 3. mailakoak 15 minutu, 4. mailakoak 20 minutu, 5.mailakoak 25 minutu eta 6. mailakoak 30 minutu. Institutora pasatzean eta Bigarren Hezkuntzean, etxerako lan asko bidaltzen dute. DBH 1.mailan, 35 minutu egoten gara etxeko lanak egiten, DBH 2 mailakoak, 40 minutu, DBH 3. mailakoak, 45 minutu eta DBH 4 mailan, 50 minutu, eta ikasten dugun denbora kontatu barik. Etxeko lanak handitzen ba ditugu, imaginatu zenbat denbora eman behar genuen etxeko lanak egiten. Sukaldaritza eta garbiketa ez dira txikitu eta handitu behar, orohar sukaldaritzan denbora gutxi ematen dugu eta garbiketan ere bai, baina, denbora gehiago emango bagina sukaldaritzarekin, janari asko egingo genuke eta loditu egingo ginateke, eta gutxiago ematen ba dugu, gosearekin geratuko gara. Garbiketaren kasuan, denbora gehiago ematen ba diogu, arropa barik geratuko ginateke, dena bustita egongo delako eta txikitzen ba dugu, arropa zikina geratuko da zure altzairuan eta arropa zikinarekin joan behar izango zara.

Maisuek eta irakasleek, ez diote garrantzi handia ematen etxeko lanei, positibo eta negatiboak jartzen dute eta ebaluazioan, puntu batean edo gutxiagotan baloratzen dute. Nire ustez, garrantzi gehiago eman behar diete etxeko lanei, etxeko lanekin denbora asko galtzen dugulako. Azterketak egiten ditugu eta garrantzi oso handia ematen diote, adibidez, nire gizarteko irakasleak, zortzi puntutan baloratzen ditu azterketak eta gero bi puntu, koadernoa, jarrera eta etxeko lanak. Nire ustez, puntuazio gehiago hartu behar dute etxeko lanek, ebaluaziozko notetan. Beste aldetik, gure esfortzua etxeko lanak egiten, irakasle gutxik baloratzen dute, beste batzuek pentsatu gabe egin duzula esaten dute, ariketa txarto egiten duzunean. Gero, sukaldaritza, asko baloratzen dugu batzuek eta garbiketa ere bai, batzuetan nire ama ezin duenean egin, nik egingo dudala esaten diot eta berak eskertzen dit asko, eta berak egiten duenean (gehienetan) nik, nire arreba eta nire aita asko eskertzen diogu.

Maisuak, pertsona batek egindako etxeko lanen idazlana erakutsi zigun, eta hor, beste lekuetan, etxeko lanik ez dutela editen ikusi genuen. Etxeko lan gutxiago egiten dute eta Espainarekin konparatuta, haien batez besteko nota gurea baino askoz handiagoa da, ADB. Korean. Horrek, etxeko lanak ez direla oso importanteak nota onak ateratzeko irakasten digu. Finlandian ere, hori gertatzen da, ez dute etxeko lanik eta egiten dugunen batez besteko notarekin konparatuta, haien batez besteko nota altuagoa da, inork ez daki zergaitia, baina azkenean aztertu egingo dute eta erantzuna emango dute. Sukaldaritza eta garbiketa, leku guztietan berdina da.

Etxeko lanak, alde onak eta alde txarrak dituzte. Alde onak eta alde txarren zerrenda kantitate ia berdina da. Alde onak esaten hasiko naiz. Etxeko lanak egitean, nota hobeak aterako dituzu, dudak ateratzen zaizkizu eta andereño edo maisuarengana joan ahal zara, duda hori edo horiek argitzeko. Baina alde txarrak ere dituzte etxeko lanek. Etxerako lanak egiten, denbora asko galtzen duzu beste gauza bat ikasteko. Egun batean, azterketa bat ba daukazu, aurreko egunean, ikasteko orduan, etxeko lanak azkenerako utzi nahi duzu eta 00:00 arte edo gehiagorarte egoten ikasten eta etxeko lanak egiten eta hurrengo egunean ez zaude deskantsatuta azterketa egiteko. Sukaldaritza eta garbiketaren alde ona, jan eta arropa garbi eukiko duzula da eta txarra, denbora galtzen duzula.

Nire ustez, etxeko lanak ez dira beharrezkoak nota onak ateratzeko eta denbora galtzeko balio dutela uste dut. Gero, hainbat irakasleek ez dute esfortsua eta ahalegina kontuan hartzen eta ez dute pentsatzen, hainbat ikasgai ditugula ez bakarrik berak emandako ikasgaia. Nire gelako gehienek pentsatzen dute hori, eta irakasle batzuek ere pentsatzen dute. Irakasleek, ere, etxeko lanak dituzte, gure lanak, azterketak eta kuadernoak zuzentzea, baina, haiek hainbat denbora ematen dute zuzentzen eta guk hamalau orri, egun batetik bestera egin behar ditugu.

external image deberes.jpgexternal image mafalda+stilo.jpgexternal image deberes-cabecera.pngexternal image a0616211a36dec093816f3549e26d140.png

No hay comentarios:

Publicar un comentario